Etiketaren artxiboa: elorrio

Poesia, zaurien ukendu

A zelako gozatua hartu dudan Ainhoa Urien idazlearen Poesia, zaurien ukenduliburua irakurtzen. Berau ustekabez iritsi zait esku artera, emazteak ekarri baitzuen etxera, Elorrioko irakurketa taldeak hil honetan horixe erabiliko duelako. Seguruenik ustekabeak areagotu baino ez du egin gozatua. Zenbait egunez deika moduan izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Etxe berrian

Maiatzaren hasieran etxe berrira aldatu ginen, hemen Elorrion, eta esan liteke aldaketak ondorio eskasak izan dituela Farorako, harrezkero ia ez dut-eta ezer idatzi blog honetan. Orain arte. Lehengo etxea ona zen, teilatupe eder batekin bigarren solairu batean, txoritoki eta guzti, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , | 2 iruzkin

Hileta zibilak Elorrion

Elorrioko Udalak ordenantza bat onartu du, arautzeko hileta zibilak herrian. Onartzen du udalak hileta zibilak leku pribatuetan egin daitezkeela, baina ordenantzak arautzen du leku publikoen erabilera. Non egin hileta zibilak Labur esateko, Elorrioko Udalak erabaki du hemendik aurrera non egingo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak antropologia | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Ama-alabak Santxibiri lasterketan

Atzo Santxibiri lasterketa jokatu zen Elorrion, urtearen hondarrean antolatzen den 5 kilometrokoa. Jende ona etortzen da inguruetatik, baina Bego emaztea eta Miren alaba abiatu ziren patxadan, lasterketa euren martxan egiteko asmoz, “lasterketa popularrak” gogoan. Arientza baserriaren ondoko aldapan, hantxe zegoen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

“Ganbara” berripapera

Sasoi batean, berripaperak egin nituen, ingelesez newsletter haien antzekoak; tartean, hauek: Euskararen Berripapera, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarentzat, Campusa, Euskal Herriko Unibertsitatearentzat, Pas de Basque, Ikerfolk elkartearentzat, eta Herri.KO, euskarazko herri komunikabideentzat.  Horiek guztiak inprimategira eramaten nituen, ale dezente egiten ziren-eta bakoitzarentzat. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Berriro ere lasterketa batean

Orain zortzi urte egin nuen azken lasterketa. 11 km. izan ziren Arrasate eta Oñati artean, konpainia noblean eginak. Amaitutakoan, idatzi nuen hura izango zela nire azken lasterketa, baina berriro erori naiz tentaldian. Gaur eguerdian gertatu da, Santxibiri lasterketan, Elorrion bertan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Elorrioko Udalaren gobernu-plana

Gustatu zait Elorrioko Udalak zelan jakinarazi duen herritarren artean gobernu-plana, komunikazio-ariketa txalogarria egin baitu, herritarrak herri-gobernuan inplikatu nahian. Plana, berez, orain egun batzuk aurkeztu zen, baina orduan ez nuen joaterik izan. Atzo, ostera, egunkari formatuko argitalpena jaso genuen etxean, 24 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Politika | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Aurten kale mahats-batzean

Aurten iragan larunbatean egin zen mahats-batzea Esteñibar baserrian, Elorrion, hilaren 26an. Ia hirurogei lagun elkartu ziren lan horretarako, inoiz baino gehiago seguruenik, baina nik kale egin nuen, ez nengoen-eta ondo. Pena izugarria eman zidan huts egin izanak, bigarrenez gertatu zait … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Esteñibar | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Antolatzaile eskuzabalak

Atzo familia bazkaria izan genuen Elorrion, Buzkantz elkartean, bertan Bego emaztearen aldeko lehengusu-lehengusinak elkartu ginen-eta elkarrekin bazkaltzera. Betiko moduan, talde antolatzaile bat izan zen prestatze lanak egiten, denok ondo bazkal genezan. Atzoko kasuan, gainera, mahaiak oso modu txukunean ipini zituzten, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , , | Iruzkin 1

Berrion

Berrio da Elorrioren 15 auzoetarik bat, eta kokatuta dago Elorrio eta Elgeta artean. Atzo hantxe elkartu ginen anaia-arreba arteko batzuk gure bikotekideekin, bertan bazkaltzeko. Bazkaldu, primeran. Ondorengo tragoa ere etxaurrean, giro epel-gozoan. Eta alde egin aurretik, San Estebango ermitara egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina