Etiketaren artxiboa: azpitituluak

Cosmos zientzia saioa euskaratzen

Orain 33 urte pasatxo, Idahon geundela lagun batzuen etxean, lehen aldiz ikusi nuen Cosmos saioa PBS AEBetako telebista publikoan. Artean ez nekien ingelesik, eta lagunen azalpenekin konformatu behar, baina zur eta lur geratu nintzen saioaren irudiekin: zine aretoetatik kanpo, ikusi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , , , , | Erantzun

The Unbelievers

Ariketa ona izan da The Unbelievers dokumentala itzultzea —euskaraz, Fedegabeak. Zaila, alde batetik, bertan hizlariek oso esaldi luzeak esaten dituztelako, zatika itzuli beharrekoak. Harrigarria, bestetik, ikusita mundu anglosaxoian zientziak zelako oihartzuna duen. Harritzeko modukoa baita ikustea Sydneyko Opera etxeko aretorik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , , , | Erantzuna 1

Watergate, berriro

Aspaldi ikusi nuen All the President’s Men filma, 24 urte nituela. Orduan gustura geratu nintzen, baina abuztuan berriro ikusi dut, filmaren azpitituluak euskaratu bitartean, eta orain gehiago gozatu dut: a zelako pelikula puska! Filmak zein ondo ispilatzen duen Woodward eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , , | 2 erantzun

Breaking the Code

Orain bi urte ez nekien nor zen Alan Turing. Bere jaiotzaren mendeurrena zela-eta, hainbat erreportaje irakurri nituen, eta izoztuta geratu nintzen jakin nuenean ni jaio nintzenean, 1952an, epaile batek kondenatu zuela Alan Turing kastrazio kimikora, baldin ez bazuen nahi espetxera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , | Erantzuna 1

Chariots of Fire: atzera begira

Atzo amaitu nuen Chariots of Fire filma euskaratzen, eta Azpitituluak.com webgunera igo nituen azpidatziak. Niretzat, ez da edozein film Chariots of Fire. 1982an AEBetan nintzela, Boisen, berau izan zen ingelesez ikusi nuen lehen filma. Orduko hartan ez nuen zipitzik ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , | Erantzuna 1

Step Back to Glory, euskaraz

Azken asteetan hiru eskutara jardun dugu Step Back to Glory filmaren azpitituluak itzultzen (eta horretan Goio Arana, Luistxo Fernandez eta hirurok aritu gara), lehenbailehen nahi genuen-eta emaitza bistaratu, filmak kontatzen baitu istorio bat sokatira txapelketa baten inguruan, bertan Euskal Herriko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Dalton Trumbo

Film bakarra zuzendu zuen Dalton Trumbo handiak, Johnny Got His Gun, baina film bikain askotan utzi zuen bere arrastoa, gidoilari moduan: Exodus, Spartacus, Papillon, Kitty Foyle, The Last Sunset, etab. Izan ere, 50. eta 60. hamarraldietan gidoilari punta-puntakoa izan zen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | 2 erantzun

The Shining, euskaratua

The Shining euskaratu berri dut, Stanley Kubrick zine zuzendariaren beldurrezko film zoragarriaren azpitituluak. Filmak baditu urte batzuk,1980koa baita, baina klasiko bihurtu da, eta oraindik ere zirrara eragiten du berriro ikusterakoan. Aproba egin nahi duenak, orain dauka aukera bertsio originalean ikusteko, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , , | Erantzuna 1