Etiketaren artxiboa: 2015

Dopina eliteko kirolean

Mark Daly kirolari eta kazetari eskoziarrak eta BBC telebistak dokumental bat egin dute dopinaren erabileraz eliteko atletismoan, eta lan horrek hautsak harrotu ditu bazterretan. Horra zergatik: Zalantzan jarri ditu Allan Wells esprinter britainiar jainkotuaren lorpenak, tartean urrezko domina 100 metroetan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Lanperna batzaileak

Joan den astea arte sekula ez nuen jan lanpernarik, itsas ertzean bizi diren oskoldunak, marearteko haitzetan atxikita. Iragan asteazkenean jan nituen lehen aldiz, gustura, nahiz eta jakin ez dela izango nire itsasoko janaririk gogokoena. Hala ere, lanpernak baino, lanperna batzaileen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Lezetxiki, 20 urte geroago

Aurten hogei urte bete dira, Alvaro Arrizabalaga irakaslea buru, Aranzadi Zientzia elkartea hasi zela Mondragoen Lezetxikiko koba modu sistematikoan aztertzen, udako oporrak aprobetxatuta. Hogei urte hauetako indusketek segida eman diete 1956 eta 1968 urte artean Jose Migel Barandiaranek Lezetxikin bertan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zientzia | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Plutonen ordua

Egun hauetan denon ahotan izan da Pluton, New Horizons espaziontzia bere ondotik igaro eta planeta nanoaren irudi harrigarriak bidali dizkigulako Lurrera. NASA espazio agentziak dokumental hau egin du, The Year of Pluto, eta bertan esplikatzen da noiz eta zelan antolatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Espazioa | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Last Tango in Halifax

Atzo amaitu genuen ikusten telesail honen lehen urtea: Last Tango in Halifax. Sei atal izan dira, baina erabat harrapatuta ikusi ditugu, BBCk lan itzela egin du-eta telesail honetan. Bertan gai ezohiko bat lantzen da: bi alargun edadetuen arteko maitasuna, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Telebista | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Munibeko izar distirak

Uztailaren 16an eta 17an, arratsaldeko 20:00etan hasita, Ramon Aranzabal anaia margolariak “performance” artistiko bat egingo du Munibe plazan, Bergaran, “Munibeko izar distirak” izenarekin (Larunbateko performancea, eguraldiaren arabera geratuko da). Bertan Ramonek hiru elementu erabiliko ditu, oinarrizkoak: musika, hodiak, (tamaina eta kolore askotarikoak) … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Zikinaren salaketa Bergaran

Goienak argitaratu duen legez, atzo arratsaldean bergarar talde batek horrela aurkitu zuen San Martzialgo zelaia, bezperan urteko erromeria bertan eginda. Lotsatuta, argazkia atera zuten, egoera salatzeko —horixe ulertu dut nik, behintzat, lerro horiek irakurrita. Eta salatzekoa da egoera, bai, zelaian … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Jaiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Varoufakis, out, baina burua zutik

Atzo, 2015eko uztailaren 5ean, greziar gehienek EZ esan zioten Europako Batasuneko hartzekodunek Greziari jarritako baldintza multzo umiliagarriari, bere zorra ordain dezan. Garaipen historikoa izan da, Europako Batasunaren historia laburrean lehen herria izan baita neoliberalismo dogmatikoaren kontra altxatu dena, demokraziaren baliabideak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Politika | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Emakumeen futbol ikusgarria

Egun hauetan bi txapelketa handi jokatzen ari dira futbolari dagokionez. Gizonezkoetan, Amerika kopa. Emakumezkoetan, berriz, Munduko Txapelketa. Azken hau arreta oso gutxi jasotzen ari da hemengo hedabideetan. Tamalgarria, zeren neskek oso ondo jokatzen baitute. Finala AEBek eta Japoniak jokatuko dute … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Hizkuntzaren xarma

Hainbat liburu irakurri dizkiot José Antonio Marina filosofoari, gustura irakurri ere. Atzo beste bat erosi nuen, berak eta María de la Válgomak idatzia, La magia de escribir, eta hau ere, ederto doa. Hizkuntza zelan irakatsi lantzen ari direla, esaldi hau … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak hizkuntza | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina