Berria egunkariak 5 urte beteko ditu aurten. Hori dela-eta, pentsatu dut Berriak berak eskertuko duela jakitea jendeak zer irakurtzen duen gehien euskarazko egunkarian.
Berria digitala
Aitortu beharra dut oso gutxitan sartzen naizela Berria egunkariaren bertsio digitalean. Ez zait gustatzen zelan dagoen antolatuta, eta letratipoa oso eskasa iruditzen zait, txikiegia.
Berria paperean
Egunero jasotzen dugu Berria etxean. Lanera irten orduko, atean izaten dugu, zain. Boltsan sartu, eta aldean eramaten dut nirekin, baina, askotan, ohera joan aurretik konturatzen naiz irakurri ere ez dudala egin. Eta irakurtzen dudanean, zer irakurtzen dut?
- Azala beti irakurtzen dut, goitik behera.
- Anjel Lertxundiren zutabea.
- Urtzi Urrutikoetxearen zutabea, igandeetan.
- Imanol Muruaren artikuluak.
- Zaldieroren marrazkiak.
- Kirmen Uriberen zutabea.
- Zibergela.
- Alberto Barandiaranen artikuluak.
- Literaturari buruzko informazioak.
- Zakilixuten abenturak.
Horiek fijo samarrak izaten dira. Horiez gain, irakurtzen ditut beste gauza batzuk, egunaren eta gaiaren arabera. Oro har, esango nuke egunkariaren %5-edo irakurtzen dudala.
Eta zuk, zer irakurtzen duzu Berria egunkarian?



