Gure familia zuhaitza

Gure familia zuhaitza, Geni aplikazioan

Orain astebete pasatxo, Luistxok idatzi zuenean Geni aplikazioaren gainean Sustatun, aplikazio bat familia zuhaitzak egiteko, begitandu zitzaidan probatzeko modukoa, seguruasko Luistxok berak emandako azalpenei esker. Pentsatu eta egin. Sortu nuen bat, erraz asko gainera, eta gonbitak bidali nizkien neba-arrebei, eurek ere osa zezaten zuhaitza.

Astebetean gure familia zuhaitza hazi egin da ikaragarri, eta gaur egun 134 kide ditu. Eta hori gertatu da zenbait senitartekok osatu egin dituztelako beren familia zuhaitzak guretik abiatuta, eta gure arteko zenbaitek sekulako grina erakutsi dutelako familia zuhaitza osatzeko. Beraz, gurean behintzat, erabateko arrakasta izan du Geni familia zuhaitz egileak.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 Responses to Gure familia zuhaitza

  1. Kaixo, Joxe:

    Suposatzen juat badakiala, baina Geni oso bateragarria dok http://www.snae.org webguneko atal horrekin, Bilbo, Donostia eta Gasteizko elizbarrutietako bataioak eta ezkontzak agerian jartzen dituen atalean. 1735. urtera arte heldu nok gure aititteren lerro bakar bati segika, eta hemendik aurrera besteei ekiteko asmoa jaukat…

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko informazioagatik, Koldo! Hi beti bezain prestua. Besarkada handi bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude