Kerobiaren musika jaitsi dugu

Jakin bezain laster Kerobia taldeak prest zuela azken diskoa jendeak libre jaisteko, sartu egin nintzen taldearen webgunean, eta jaitsi egin nuen diskoa. Ondoren, iTunes programan sartu, eta entzun egin nuen. Perfect.

Mireni aipatu nion zelan jaitsi nuen diskoa, eta eskatu egin zidan. Orain kopia bat dauka bere pendrivean, eta, seguruenik, pasatu egingo die bere lagunei. Eskerrik asko Kerobia taldeari, eta zorterik onena disko berriarekin.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

8. probintzia, 32. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 32. saioa. 2008ko maiatzaren 4an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan.

Edukiak
Saio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu:

boomp3.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Hiru belaunaldi

Hiru kantari handi

Joan den asteartean Xabier Lete eta Fermin Muguruza izan genituen fakultatean, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa izeneko graduondokoan. Zoritxarrez, Xabier Leteri ordu erdiz entzun nion soilik, eta Fermin Muguruzari ezta hori ere.

Hala ere, gogoan izango dut luzez Eñaut Elorrietak Xabier Leteri egin zion aurkezpena, bere etxean Xabierren poesiak eta abestiek eragin handia izan bide baitzuten. Amaieran, eta abisu barik, Eñaut Izarren Hautsa hasi zen kantatzen, a capella, Xabier aurrez aurre zeukala, eta gu denok adi-adi. Oilo ipurdia egin zitzaidan omenaldi hunkigarri hartan. Uste dut beste guztiak ere halaxe zeudela, hunkituta, eta, bukatutakoan, txalo zaparrada beroa eskaini genien biei ala biei.

(Argazkia: Edurne Balzategi)

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Ramonek erretiroa hartu du

Gaur egun seinalatua da guretzat, gure anaia Ramonek erretiroa hartu baitu. Ez da neba-arrebetan zaharrena, beste bi ditu zaharragoak, baina aukera irten zaio, eta berak heldu aukerari.

Izugarri poztu naiz beragatik, badakit-eta aurrerantzean egingo duela berak gehien maite duena: pintatu. Ramon margolari berantiarra da, baina nahikoa izan zituen erakusketa pare bat, denok aho bete hortz gera gintezen bere artearekin. Zorterik onena, Ramon, eta aldi emankorra izan dezazula!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Justizia baino, mendekua

Garzon epaileak espetxeratu egin du Ino Galparsoro Mondragoeko alkatea. Esperpentikoa iruditzen zait, zentzugabea.

Nik ere uste dut Inok eta bere alderdikideek kondenatu behar zutela Isaias Carrasco herkidearen hilketa. Uler nezakeen, halaber, beste alderdi batzuek alkatea kargutik kentzea zentsura mozio baten bidez, hori ere joko politikoaren barruan sartzen delako, baina gai izan ez direnak kontsentsu zabal bat mamitzeko, orain epaileak hasi dira mugiarazten, eurek lortu ez dutena lortzeko: Arrasateko alkatea kargugabetzea.

Justizia, berriro, beste helburu batzuetarako erabiltzen ari dira.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

A zer zartakoa!

Ostia galanta, bai, atzo iluntzean hartu nuena etxeko eskilarak jaisten. Mirenen atzetik nindoan, esku bietan zabor poltsa banarekin, ahaleginak egiten etxeko giltzak zorroan sartzeko. Ezin hainbeste gauzarekin, antza, eta, halako batean, giltzak jausi, eta ni haien atzetik.

Zartako izugarria sentitu nuen mokorraren ezker aldean, atzean. Arnas barik geratu nintzen, pentsatuta, gainera, hezur bat apurtu nuela. Miren iritsi eta segapotoa joka hastea, dena bat. Jaiki nintzen, hala ere, eta oinez hasi, Lazaro baten antzera.

Oheratu aurretik, supositorio bat Voltarem hartu nuen, hanturen aurkako bat, eta, horri esker, apur bat hobeto jaiki naiz gaur.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Nor ote itsaslapurra?

“Playa de Bakio” arrainontzia eta bere eskifaia libre daude, eta pozten naiz. Itsaslapurrek dirua eskatu zuten haiek askatzearen truke, eta badirudi ordaindu egin zaiela diru kopuru bat, haiekin negoziatuta.

Bahiketa horretan bi kontuk piztu dute nire arreta. Bat: bahitzaileak urruti bizi badira, kasu honetan bezala, ez dago arazorik haiekin negoziatzeko, helburu gorena lortze aldera, alegia, bahituak onik askatzea. Ordea, bahitzaileak ETAkoak baldin badira, orduan ez dago negoziatzerik, “terroristekin ez delako negoziatzen”.

Bi: Oskar Epeldek Somalia inguruetatik ETBn egindako kroniken arabera, hango zenbait jendek uste du Mendebaldeko arrantzu konpainiak direla itsaslapurrak, beraien itsas ondarea bidegabe ebasten ari direlako.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

8. probintzia, 31. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 31. saioa. 2008ko apirilaren 27an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan.

Edukiak
Saio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu:

boomp3.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Gose

Gose

Atzo Gose taldea izan genuen HUHEZIn, Literatura Astearen barruan. Izugarri gustatu zitzaidan: berritzailea, alaia, erakargarria, aberatsa… Arriskatu egin dute bide horretan, baina iruditzen zait gauzak oso ondo egiten ari direla. Chapeau! (Argazkia: Amaia Pavon).

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Gaurko miraria

Urtean behin-edo gertatzen da, eta gaur izan da egun horietako bat: Elorriotik Mondragoeraino kamioi bat bera ere ikusi barik etorri naiz, erraz eta eroso. A zer pagotxa!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina