Zorba, 56 urte geroago

Anthony Quinn eta Alan Bates, Zorba greziarra filmean.

Atzo Zorba greziarra ikusi genuen, 1964ko filma, Alexis Zorbaren hitzak eta egintzakliburuan oinarritu zena, berau Nikos Kazantzakis idazlearen nobela. Eta zer nahi duzue esatea? Zapore gazi-gozoa utzi zidan.

Alde positiboan, Anthony Quinn aktorearen antzezlana. Zelako bizitasuna zuen, gero film askotan errepikatzen saiatuko zena. Eta, zelan ez, musika, Mikis Theodorakis handiaren musika zoragarria, gaur egun ere piztu egiten zaituena.

Pelikulak, bestalde, badu interes arkeologiko eta etnologikoa, bertan agertzen den Kretauhartea oso aspaldikoa baita: bertako jendea, berauen jantziak eta ohiturak, garraiobideak… Egingo nuke gaur egungo Kreta erabat bestelakoa izango dela, ez dakit hobea ala okerragoa.

Bestetik, erritmoari dagokionez, film motela iruditu zitzaidan zenbait unetan, baina, noski, Zorba orain 56 urte egin zen. Bigarren aktore handiari dagokionez, Alan Bates, ez zitzaidan bat ere gustatu, momia bat ematen baitzuen askotan. Irene Papas ere, zurrun iruditu zitzaidan.

Kontuak kontu, ez naiz damutzen Zorba greziarra berriro ikusi izanaz. Ematen zuen gure gaztaroa ari ginela bisitatzen.

Kategoria: Zinea Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude