Itxi liburuak saioa, lehen inpresioa

Gaizka Aranguren, Aitziber Etxeberria eta Onintza Enbeita. (Argazkia: EITB)

Atzo estreinatu zuen ETB1ek Itxi liburuak saioa, eta etxean arretaz ikusi genuen. Gaia: 1813an ingelesek Donostia indarrez okupatu eta hiriari sua eman ziotenekoa. Nire ondokoak gustura ikusi zuen, baina niri ez zitzaidan hainbeste gustatu. Horra hor nire arrazoiak:

  1. Hasteko, saioaren iragarkira joko dut: “‘Itxi liburuak’ saioan, Euskal Herriko aurpegi ezagunek erronka ‘historiko’ bati egin beharko diote aurre: ikasgela batean sartu, eta unibertsitateko ikasleen aurrean gertaera historiko bat oinarri duen klase dibertigarri bat ematea”.
  2. Klasea dibertigarria izan zen ikasleentzat? Aukera eman zien neurrian barrutik ikusteko zelan egiten den telebista saio bat, eta aurkezleak zelan konpontzen ziren grabazioan, baliteke. Pedagogiaren ikuspegitik, berriz, klasea konbentzionala izan zen. Ahotsa, irakasleak
  3. Klaseak izan zuen une antipedagogikoa: irakaslea hasi zenean ikasleak ikasgelatik egozten, modu arbitrarioan, eta egotzitakoak, bildotsak hiltegira legez, gelatik irteten. Gero bai, azaldu zuen irakasleak egindakoaren arrazoia, baina horrek ez zuen justifikatzen ezegitekoa.
  4. Ikasleen arteko “interbentzio espontaneoak” artifizialak iruditu zitzaizkidan. Ematen zuen dena aurrez prestatua zegoela.
  5. Zenbait unetan, infografia-lana sentitu nuen faltan, ikusleak errazago bistaratzeko zelakoa zen 1813ko Donostia. Hiria ondo ezagutzen ez duenarentzat, zaila zen irudikatzea noraino hedatzen zen orduko hiria, eta ingelesak nondik sartu ziren. Aurkeztutako marrazkiak, nahikoa ez
  6. Erreketaren inguruko antzezpena oso pobrea iruditu zitzaidan. Abadea, soldadu frantsesa eta soldadu ingelesa, penagarriak, sinesgarritasunik gabeak. Emakumea salbatuko nuke antzezpen hartan.
  7. Lizentzia handi samarra iruditu zitzaidan 1813an Donostian gertaturiko emakumeen bortxaketak esplikatzeko, erabiltzea 1937an Elgetan gertatutako gerra-bortxaketa baten lekukotza. Hori barik ere, bestela garbi geratu baitzen Donostiako emakumeen kontra gertatu jazarpena.
  8. Balio izan zidan saioak gehiago jakiteko 1813an ingelesek Donostia erre zuteneko egun haietaz? Bai —saioak izan zituen une jakingarriak ikusleentzat—, baina saio konbentzional samarra aurkitu nuen. 

Saioaren atzean eta aurrean dagoen taldeari onena opa diot hurrengo kapituluetarako, erronka, berez, interesgarria baita.

Kategoria: Telebista Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude