Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Ontsa twitteatzeko bidea

Artikulu jakingarria aurkitu dut TwiTip blogean, zelan lortu jarraitzaile asko izatea Twitter-en. Horretarako, Jo-Lynne blogari gonbidatuak zazpi aholku ematen ditu, zazpi, zein baino zein kontuan hartzekoak, eta hemen laburtuko ditudanak: 1. Izan interesgarriaOndo dago esatea zer jan duzun bazkaltzeko edo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Twitter erako eguneroko aspaldikoa

1937tik 1941a bitartean, Genny Spencer gazteak ohitura hartu zuen egunerokoa idazteko. Gennyk 12 bat urte izango zituen artean, De Soto herrian bizi zen, Illinois estatuan, eta oso ohar laburrak idazten zituen bere inguruan gertatutakoaz. Hirurogeita hamar urte geroago, bere ondorengoek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Aupa, Carlos!

Egun hauetan Carlos bakargela batean dago, beiraren bestaldean Santanderko badia duela. Joan den ostiralean hezur-muinaren transplantea egin zioten Valdecillako Ospitalean, bigarrena, orain bost urte ere beste horrenbeste egin baitzioten hantxe bertan. 2003ko uztailean hiru euskaldun elkartu ginen Santanderren, Valdecilla Ospitalean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Musika hil zeneko eguna

1959ko otsailaren 3an, hiru musikari gazte hil ziren hegazkin istripu batean, Buddy Holly, Ritchie Valens eta J.P. Richardson, hirurak rock-and-roll hasi berriaren ikurrik preziatuenetakoak orduan. Hamaika urte geroago, beste musikari gazte batek, Don McLean-ek, musika hil zeneko eguna izendatu zuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

ETAri, bere 50. urteurrenean

ETA erakunde armatuak 50 urte egin ditu, mende erdia. Sortu zenean nik 6 urte nituen, mutiko bat artean. Ia bizitza oso bat pasata, neure egiten ditut Xabier Lete idazleak atzo Berria egunkarian ETAri esandakoak: Zuen taldea sortu zenean nik 15 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Eraikinek ere hitz egiten dute

“Fabrikaren itxurak asko esaten du enpresaren gainean. Adibide bat: denok dakigu Fagor Elektratresnak gaizki dabilela, baina hori jakin barik ere, begiratuz gero zelan dagoen haren fabrika San Andres auzoan, Mondragoen, ondorio bera aterako genuke, kanpotik itxura negargarria dauka-eta”. Kooperatibista batek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Zertarako adimen mapak

Adimen mapak gero eta gehiago erabiltzen dira, eta gero eta gauza gehiago egiteko. Baina zer dira adimen mapak? Hona hemen definizio bat, Komunikazio-glosategian agertzen dena: adimen mapa. (mapa mental, mind map) (Kom.) Diagrama bat da (alegia, irudikapen grafiko bat), eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Bilbao-New York-Bilbao

Irakurri berri dut Kirmen Uribe idazlearen azken liburua, Bilbao-New York-Bilbao, gustura irakurri ere. Badakit egurra eman diotela, dezente, liburuari, ustez lotura bako zatiz osatua omen dagoelako, baina niretzat liburuak badu lotura bat, Kirmen bera, liburu honetan bere iragana eta oraina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 6 iruzkin

Etxe Zuria, Harri Aroan. Eta gu?

Obamaren jendea sartu denean Etxe Zurian aurkitu omen du AEBetako lehendakariaren egoitza oso atzeratua zebilela teknologia berrien ikuspegitik: telefono lineak deskonektaturik, aplikazioen bertsio zaharkituak, segurtasun arau murriztaileak (ordenagailuek ezinbestean izan behar zuten Windows sistema eragilea, adibidez), etab. Barre egiten dugu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Goiz haizetsua

Zortzi ordu izan gara etxean argindar barik. Gurean dena baitugu elektrikoa, jaikitakoan lehen pentsamendua izan da zer gosaldu, ezer ez zebilen-eta. Betikoa, ordea: katilu bete labore, esne epelarekin. Ondoren, Berria irakurri. Gero, liburu bat hartu, eta harekin egin dut denbora. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin