Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Twitterlari gorra

Jende gehienak erabiltzen du Twitter sareko elkarrizketan parte hartzeko: batzuetan hitz egiten eta bestetan entzuten. Baina bada Twitter erabiltzen duenik bakarrik hitz egiteko, beste inori entzun barik. Horixe da Berria egunkariaren kasua. Begiratzen baduzue bere Twitter kontuan, eskuineko zutabearen goi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Blogari ona, twitterlari eskasa

Aspalditxo irakurtzen dut Enrique Dans-en bloga, informazio asko eta hausnarketa interesgarriak ematen baititu, batez ere teknologia berrien inguruan. Twitter-en ere, badut haren aditzerik, abendua ezkero-edo jarraitzen natzaio-eta. Baina Twitteren ez da bat ere interesgarria Enrique Dans. Bere Blackberry telefonoa erabiltzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Twitteskundeak

Atzo arratsaldean izan zen. Twitter-en ari nintzen, mezuak irakurtzen, eta Teketen blogariaren mezu batek eman zidan atentzioa: “Twitteskundeak jarraitzeko orria” zioen. Hara, esan nion neure buruari, hor daukak hitz berri bat, orain arte inon entzun edo irakurri bakoa; horrek merezi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Twitter mehatxua al da Googlentzat?

Zenbaitek horixe uste du, guri gezurra iruditzen bazaigu ere. Bi artikulu irakurri ditut —hau eta hau—eta bietan kontu bera aipatzen da, Twitter Search bihur daitekeela mehatxurik handiena Googlentzat, gero eta jende gehiago ari baita mikroblogaren bilatzailea erabiltzen unean uneko bilaketak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Kamioi gutxiago errepidean

Gabonak ezkero bai, goizetan fakultatera bidean noanean, askoz ere kamioi gutxiago aurkitzen ditut bidean, batez ere Kanpazar mendatean gora. Kostatu zitzaidan konturatzea, baina entzun nionean kamioizale bati esaten euretariko asko lan barik daudela krisiak jota, orduan ohartu nintzen zergatik joaten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Web 2.0 baliabideak eskolarako

Asteburu honetan lanean ibili naiz Web 2.0 apunteak izeneko wikian, Baliabideak izeneko atala lantzen, bai gure ikasleek eta baita edozeinek eskura izan ditzaten Web 2.0 alorreko baliabideak, batez ere ikasgelan erabiltzeko. Proposamenik baldin baduzue hor sartzeko, eskertuko dizuet esatea. Mila … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Into the Wild

Asteburu honetan hiru film ikusi ditut, baina bat geratu zait bihotzean: Into the Wild, film hunkigarria, benetako historia batean oinarritua, eta Sean Penn aktoreak zuzendua. Filmak mutil gazte baten historia kontatzen du, zeinak, behin graduatuta, alde egiten baitu etxetik, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Emakume antzezlerik politena

Joan den ostiralean uste dut ikusi nuela albistea telebistan, eta zioen Britainia Handian aukeratu zituztela inoizko emakume aktorerik politenak. Hauxe zen sailkapena: Audrey Hepburn Angelina Jolie Grace Kelly Marilyn Monroe Sophia Loren Nik, berriz, inoiz ez diot ezer berezirik ikusi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 iruzkin

Lance Armstrong: Twitter-en ere, izar

Twitter-en ez da falta izar distiratsurik. Horietako bat da Lance Armstrong, Frantziako itzulia zazpi aldiz irabazitakoa. Joan den urrian hasi zen twitteatzen, eta dagoeneko 145.245 jarraitzaile ditu, herenegun baino hamar mila bat gehiago. Bera, berriz, 38 laguni baino ez zaizkio … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

SlideShare, orain bideo eta guzti

YouTube videos inside SlideShare View more presentations from rashmi. (tags: slides presentations) Aurkezpen askok bideoa izaten dute txertatua. Beste zenbait, bideo moduan partekatzen dira. Zenbaitetan, nahiko zenuke bideo bat txertatu aurkezpen batean, edo film zati bat. Urtarrilaren amaiera ezkero, SlideShare … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina