Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Bankarien morroi

Atzo ikusi nuen telebistan Zapateroren gobernuak indultoa eman diola Alfredo Saenz Santander Bankuko handi-mandiari, eta horrela azken horrek izkin egin diola espetxeari. Gaur, berriz, irakurri dut behin Moncloa utzita, Zapateroren familiak txalet bat alokatuko duela Madrilen, Somosaguas esparru esklusiboan, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Oraingoan, Amaiur

Zalantza askoren ostean –nire esparruan ez nuen Geroa bai bezalako aukerarik eskura– botoa ematea erabaki nuen atzo, oraingoan Amaiur koalizioari. Pentsatu nuen hauteskunde hauek ez zirela udal hauteskundeak edo Eusko Legebiltzarra aukeratzekoak, baizik eta Madrilerako, eta ona izango litzatekeela ezker … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Nire Behobia-Donostia onena: 1:18:56

Gaur jokatuko da Behobia-Donostia lasterketa, Euskal Herrian antolatzen den lasterketarik bereziena. Zazpi-zortzi bat aldiz egin dut, baina nire markarik onena 1987an lortu nuen: 1:18:56. Alegia, ordu bat, 18 minutu eta 56 segundo. Orduan 443.a izan nintzen. Ondo prestatuta nengoen, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Zure besoetan

Ikusteaz batera, liluratuta geratu nintzen bideo honekin, hain da ederra! “In your arms” musika-bideo bat da, eta eginda dago stop motion teknika erabilita. Egileek diotenez, 22 hilabete behar izan dituzte bideoa egiteko, 1.357 ordu, 30 lagun, 2 eskailera, kamera finko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Hamar baliabide interesgarri Kindle-erako

Gauza bat da irakurgailu elektroniko bat erostea, eta beste bat, berau ganoraz erabiltzea. Horretarako, denbora apur bat behar izaten da, irakurgailua erabili eta zelan dabilen ikasteko. Hala ere, ondo etortzen da zenbait baliabide eskura izatea, elementu lagungarri gisa.Gaurkoan, 10 lotura … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Susa eta euskarazko liburu digitalak

Ostiral arratsaldean irakurri nion Hasier Etxeberriari pozik zegoela, postan mezu bat jaso zuelako Susa argitaletxearena, esanez bi euro irabazi zituela, ordu batzuk lehenago baten batek erosi baitzuen Mutuaren hitzak liburuaren ale digital bat Susa argitaletxearen Literatura dendan. Ni ere poztu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 6 iruzkin

Erositako lehen liburu digitalak euskaraz

Atzo iluntzean ezusteko ederra jaso nuen sarean. Mikel Lizarralde lagunak Sustatun atera zuenez, Susa argitaletxea hasiko da bere liburuak e-book formatuan eskaintzen, denak prezio berean eta DRM babesik barik. Jasotako dirua ere, modu berritzailean banatuko bide du. Albistea irakurri bezain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 5 iruzkin

Elorrio bisitatzen

Atzo goizean Elorrioko bisita gidatua egin genuen sei lagunek. Udaletxean entzungailuak eta mapak jaso, eta pozik abiatu ginen, aurrez erabili barik genuen-eta zerbitzu hori, erabat doakoa. Eguraldia alde izan bai, baina laster aspertu ginen, oso testu barroko eta floriturez beteak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Eguraldi da

Telefonoa aldatu dudanetik —orain HTC Desire bat daukat, Android sistema eragilearekin—, mirestuta nabil telefonoak berak eguraldia iragartzeko daukan aplikazioarekin. Goizero-goizero, mahaian jartzen naizenean katilukada bat labore gosaltzeko, telefonoa piztu, ukitu pantailako eguzkia edo ilargia, eta begiratu egiten dut zer aro … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Agur ETA, betiko

ETA sortu zenean nik 6 urte nituen, mutiko bat. 59 egitekotan nago irakurri dudanean ETAk amaitutzat jo duela borroka armatua, terrorea. 2011ko urriaren 20a izango da, seguruenik, egunik esanguratsuenetako bat euskaldun askoren bizitzan, urteetan zain egon baikara noiz iritsiko ote … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1