Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Isidra Bernes

Gure amak 88 urte ditu, eta birritan irakurri du bere semearen liburua. Ulertzekoa, bera ere parte delako historia horretan, bere seme-alabekin batera. Baina asteburu honetan, Elorrion nengoela, amama bat etorri zitzaidan, Isidra Bernes, 80 urtekoa, eta esan zidan liburua irakurri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Haimar, galoi gutxiagorekin

Atzo irakurri nituen Berria egunkarian Haimar Zubeldia txirrindulari usurbildarraren adierazpenak. Adierazgarriak ziren, oso. Hedabideetatik jakin zuen aurten Giroa egin beharko zuela. Gainera, berak ez zuen Giroa egin nahi, Tourra baizik. Baina, beste erremediorik ez-eta, gaur ekingo dio Italiako Itzuliari. Elkarrizketa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Itxaropenaren indarra

Behin eta berriro irakurri dut Elena Lakaren kontakizuna, nola bere semetxo Oierri aurkitu dioten retinoblastoma bat ezkerreko begian. Eta miretsita nago zer indar duen, hor ere, itxaropenak: “prozesua luzea izango da, gogorra ziurrenik, baina Oier sendatu egingo da”. Itxaropena ezinbestekoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Saturraran

Maiatzaren 5 honetan gogoak Saturraranera egin dit. Aspalditxo, 1964an-edo, hara joan nintzen Arrasateko zenbait mutikorekin, Saturrarango seminariora, abade izateko asmoarekin. Hamaika urte nituen orduan. Oker ez banabil, 65 ikasle ginen gure kurtsoan. Eta haietatik, bat bakarrik abadetu zen. Geroago, hark … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Albiste onak Galdakaon

Atzo goizean Galdakaoko ospitalean izan nintzen, bi gauza nituen-eta han egiteko: analisi bat, eta kontsulta. Analisia. Hipercoagulabilidad zuen izena han egin beharreko frogak, euskaraz hipergatzagarritasuna, edo horrelako zerbait. Odol analisiak dira, neurtzeko zelan dagoen odola, eta ea joerarik duen tronbosiak-eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Kukua

Atzo kukua entzun nuen aurten lehendabizi. Esteñibar baserrian nintzen, mahastian, mahatsondoei adar berriak bakantzen, eta, halako batean, eguerdi partean, ku-ku! entzun. Eta diru kontuak? Han ginen guztiok asfaltokumeak ginen, eta aurten lehen aldiz entzuten genuen kukua. Inork ez zuen dirurik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Erlatibitatea

Maitemindu bikote bat jartzen direnean elkarrekin belarretan ordubetez, iruditzen zaie minutu bat. Baina jar daitezela labe bero batean minutu batez… irudituko zaie ordubete baino gehiago. Horra erlatibitatea. (Albert Einstein).

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Zilarrezko Euskadi saria

Aurten banuen jakinmin apur bat Zilarrezko Euskadi sariaren inguruan, jakitearren nola moldatuko zen nire liburua, Medkuak esan dit minbizia dudala, orain bi hilabete aurkeztu zena. Apirilaren 23a igaro zen, eta joan den ostiralean jakin genuen Joan Mari Irigoienek eta Martin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Erdarakada ote aditza aurreratzea?

Aurreko egun batean, Iban Arantzabal Sustatuko editoreak esan zienean gure ikasleei komeni zela aditza aurreratzea blogetan-eta idazterakoan, gure ikasletako batzuek erantzun zioten hori oso arrotz egiten zitzaiela, erdarakada itxura handia zuela. Ulertzekoa da ikasleen erantzuna, eskolan hasi zirenetik, horixe esan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

EITB Irratiaren kaparrada

Beribilean noala, askotan pizten dut EITB Irratia, musika entzuteko. Baina nekatu egin naiz gauza batekin. Albiste guzti-guztien ondoren, “EITB… Irratia!” errepikatzen dute, sintonia batekin ez bada, besterekin. Ez digute aukerarik ematen gozatzeko laupabost albiste jarraian. Kaparrada itzela. Emisora hori aukeratzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin