Albiste onak Galdakaon

Atzo goizean Galdakaoko ospitalean izan nintzen, bi gauza nituen-eta han egiteko: analisi bat, eta kontsulta.

  • Analisia. Hipercoagulabilidad zuen izena han egin beharreko frogak, euskaraz hipergatzagarritasuna, edo horrelako zerbait. Odol analisiak dira, neurtzeko zelan dagoen odola, eta ea joerarik duen tronbosiak-eta edukitzeko. Kardiologoak agindu zidan egiteko, orain bi hilabete Sintrom kendu zidanean. Ateratako odola Kurutzetako ospitalera eraman zuten aztertzera, eta emaitzak hilabete barru jakingo ditugu. Uztailean berriro daukat kontsulta kardiologoarekin, eta orduan ikusiko dugu nolakoak diren emaitzak. Horrekin batera, orduan erabakiko du kenduko ote didan galtza edo ez, tronbosia izan nuenetik jazten dudana ezker hankan.
  • Kontsulta. Analisi kontuak bukatuta, nire hematologoarengana joan nintzen, Jesus Ojangurenengana. Orain hiru bat aste egindako PET analisien emaitzak eman zizkidan: dena normal, ez dago datu kezkatzekorik. Gogoratu eskanerra ere ondo atera zela. Orain datu horiek eraman behar ditut Valdecillara, hil honen hondarrean. Jesusek ahoa aztertuta, esan dit nahiko ondo dagoela, apur bat handituta egon arren. Eta berriro hasi naitekeela poliki-poliki prednisona jaisten, hartzen ari naizen kortikoidea.

Beraz, pozik itzuli nintzen Galdakaotik.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

6 erantzun Albiste onak Galdakaon-ri

  1. egilea: John Whitechapel

    Gu ere pozik uzten gaituzu ;0)

    John Whitechapel

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, John! Oraintxe bertan izan naiz aspaldiko lagun batekin, eta bere ezagun bat hil dela-eta, esan dit egunean bizi behar dugula. Eta orduan bota du, carpe diem, egunean bizi. Harritu egin nau esaldiak, baina ados nago berarekin.

    Ni ere horixe egiten ari naiz: gozatu bizitzak egunero eskaintzen dizkidan gauzatxo txikiak, atxoko albisteak bezala. Eta zuen animoei esker, askoz ere gehiago estimatzen ditut.

    Besarkada bat.

  3. egilea: ana m.

    jo, ze ondo…
    animo handiak eta muxu are handiagoak, joxe!

  4. egilea: Elena

    Albiste oso onak, Joxe. Tunelak ba du irteerarik. Musu bat.

  5. egilea: Iturri

    Albiste onak Galdakaon, albiste onak faroan, albiste onak, beraz.

    Animo, zure maratoia ondo doa eta.

  6. egilea: Patxi

    Ze poza Joxe! Zure poz hau, beste guztiona ere bada, eta askorentzako faroa ere bai. Zorionak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude