Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Readlists erabiltzen hasi naiz

Atzo Twitter-en nenbilela, oharkabean ia, nire begiak Ana Malagonen mezu batean pausatu ziren. Horrela zioen: Readlists A group of web pages—articles, anything—bundled into an e-book you can send to your Kindle, iPad, Iphone Berandu zen, baina zerbait piztu zitzaidan burmuinetan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Eztabaidatzen Goienaren inguruan

Badira egun batzuk Goio Arana lagun eta adiskideak zenbait lagun deitu gintuela, parte har genezan eztabaida talde batean, Goiena taldearen eta beronen produktuen inguruan. Goio ikerketa lan bat egiten ari da Goienaren gainean, eta horregatik antolatu zuen eztabaida taldea, ikerketa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Euskal liburu digitalen basamortua

Azken aldian kezkatuta nabil euskal liburu digitalen egoeraz. Susa salbu, euskal argitaletxe gehienek garesti eta formatu itxian saltzen dituzte liburuak sarean. Gainerako hizkuntza handietan, berriz, aukera oso zabala da: bertan aurki daitezke liburu garestiak, erdi prezioan, merkeak eta, asko eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 16 iruzkin

Ikasle hasiberrien bizipoza

Lehen mailako ikasleei ematen diet eskola Mondragon Unibertsitatean, Ikus-entzunezko komunikaziokoei, eta pozik joaten naiz eurengana, ikasle onak izateaz gain, zintzoak, beharginak eta alaiak direlako. Lehen mailan izanda ere, dagoeneko ari dira erakusten komunikaziorako zaletasuna. Aurreko batean, kanpoan eguraldi ona eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Kooperatibak Richmond hirian

Kooperatibak hedatzen ari dira, poliki-poliki AEBetan. Richmond hirian, adibidez, San Frantzisko eta Oakland hirien ondoan, Kalifornian. Bertan 100.000 lagun bizi dira, eta krisi ekonomikoaren gailurrean langabezia iritsi zen %19ra, barbaridade bat Ipar Ameriketan. Orain bi urte, bere herritarren egoera ikusita, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Idoia Etxeberria, idazlea

Ez baduzue ezagutzen Idoia Etxeberria, gogoan izan izen hori, zeren oso luma fina dauka. Nik izan nuen haren albiste Berria egunkarian idazten zuela. Eta, geroago, Oñatiri buruz argazki liburu batean idatzi zuen artikulu ederrean, Idoia oñatiarra baita. Baina egun hauetan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Hilario Arbelaitz, eskua eta sua

Zer gustura ikusi nuen atzo ETB1n Hilario Arbelaitz, eskua eta sua erreportajea. Ondo eginda, ondo idatzita, ondo kontatua… Lanaren ondorengo oparia izan zen, ogia eta txokolate beltza jaten ari nintzen bitartean. Hiru bat aldiz egonda nago Zuberoa jatetxean, eta hiruretan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Zaindu harremanak lana bilatzerakoan

Joan den larunbatean Xabier Uribe-etxebarriak EBEuskadin esan zuen, eta David Sifryk bertan berretsi, lanen %75 aurkitzen ditugula harremanei esker, alegia, ezagutzen dugun jendeari eskerrak. Banekien harremanak oso inportanteak direla lana bilatzeko orduan, gure ikasleei ere behin eta berriro azpimarratzen diegu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Txokolate ingelesa

Atzo, EBEuskadi jardunaldian ginela, Nagore Guarretxenak azaldu zigun Akting Engineering enpresan bost egunetik lautan euskaraz hitz egiten dutela, eta bosgarrenean, berriz, ingelesez. Eta hori horrela egiten dutela ingelesa fresko izateko, euren negozioan ezinbestekoa dute-eta. Hori ezustekoa izan zen entzule askorentzat, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

EBEuskaditik bueltan

Sentipen gazi-gozoak ekarri ditut EBEuskadi jardunalditik. Gozoa, goizean barrena gauza interesgarriak entzun ditudalako, eta dena oso ondo antolatuta egon delako. Gazia, ez naizelako bat ere pozik etorri nire moderazio lanarekin. Lehen hitzaldia bien artean egin dute Xabier Uribe-Etxebarriak eta David … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina