Txokolate ingelesa

Atzo, EBEuskadi jardunaldian ginela, Nagore Guarretxenak azaldu zigun Akting Engineering enpresan bost egunetik lautan euskaraz hitz egiten dutela, eta bosgarrenean, berriz, ingelesez. Eta hori horrela egiten dutela ingelesa fresko izateko, euren negozioan ezinbestekoa dute-eta.

Hori ezustekoa izan zen entzule askorentzat, tartean ni, baina bigarren ustekabea etorri zen azaldu zuenean bosgarren eguneko prozedura: tokatzen denean ingelesez berba egitea, azkena esaten berba edo esamolderen bat beste hizkuntza batean, biharamonean tableta bat txokolate eraman behar du enpresara, denen gozamenerako. Hortaz, astean behin txokolatea jaten dute Akting Engineering enpresan, ingelesaren kontura.

Prozedura interesgarria iruditu zitzaidan. Bihar fakultatean azalduko dut, Komunikazio gunean, ea gu ere animatzen garen antzeko zerbait egiten.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 erantzun Txokolate ingelesa-ri

  1. egilea: Iñaki Murua

    Ingelesa lantzeko ez da idea txarra, agian, baina nire bestelako kontuak gogorarazi zizkidan, txokolatea bezain gozoak ez direnak.

    Izan ere, garai batean, testuinguru erdaldunean eta gaztelania nagusi zela, horrelako zerbait egiten omen zen euskaraz egiten zuenarekin. Nik hurbilagotik bizi izan dut; ikastolan gaztelaniaz hitz egiten zuenarekin egin zen inoiz. Eta ez zen egoera gozoegia; egunaren bukaeran ikurra, domina edo dena delakoa zeramanak zigorra zeukan. Euskaltegian ere egin genuen inoiz, isunak jarriz.

    Azken finean zalantza bizia dut hizkuntzaren erabilera sustatzeko biderik onena zen.

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Bai, ni ere gogoratu nintzen horrekin, gure amari ere entzunak bainizkion horrelako kontuak. Hala ere, hemen zigorra estali egiten da opari batekin, txokolatea, denen gustukoa izango dena. Nire ustetan, horrek egiten du diferente. Besarkada bat.

  3. So he found it. More fascinated. New Era Snapback Hats  I’m great. Great mercy. And that’s where …
    This applies to useful.Ideas very old. But with the Lastkings Hats   will,
    which I did, you know. This is normal Cheap
    DC Shoes Hats Shop
      . I agree. So,
    who is quite happy. Removal eyes, but I did.  wholesale mlb hats  We face How could I clean all the time. If
    you really want so much that you are short of glory. Crooks
    and Castles Hats
      Despite the good
    that it deserves.

    NBA
    Fitted Hats

    Cheap NBA
    Hats

    wholesale
    Polo hats

    Cheap
    MLB Hats

    Supreme Snapback Hats

    NFL
    Hats

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude