Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Luistxo Fernandez, euskaltzain

Behin Atxaga onartuta euskaltzain gisa, nire ustez hurrengo euskaltzaina, Patxi Altuna ordezkatuko duena, Luistxo Fernandez izan beharko litzateke. Ados bazaude, utzi erantzun bat mezu honetan. Euskaltzaindia odol berria sartu guran dabil akademian bertan, filologiatik harago lan egiten duen jendea. Andres … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 20 iruzkin

PDFak egin Acrobat barik

Webgune bat aurkitu dut, ExpressPDF, non edozein word dokumentu edo web orri PDF bihur daitekeen, doan. Ez dago izena eman beharrik, baina bost bat ordu behar dira bidalitako dokumentua PDF egina jasotzeko. Urrats hauek egin behar dira PDFak egiteko: Aukeratu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 7 iruzkin

Vanessa Sanchez

Atzo ikusi nuen lehen aldiz Euskal Telebistaren bigarren katean, albisteak esaten. Eta gustatu zitzaidan. Vanessa Sanchez dagoeneko ez dago Parisen. Han behin eta berriro erakutsi zigun trebea zela albisteak kaletik esateko. Nortasuna zuen, eta patxada, kamera aurrekoa egiten. Atzo, berriz, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Neskatila adoretsua

Ni gaixotu nintzen garaian bera ere gaixotu egin zen, minbiziak jota. Ebakuntza gogorra egin zioten, eta kimio saio luzeak. Hori guztia zazpi bat urterekin. Azken aldian ondo zebilen, pozik eta pisua berreskuratuta, baita oreka ere, denbora luzean erren egiten baitzuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Kirol nazionalismoa

Ostiral iluntzean, Neguko Olinpiar Jokoak irekitzen ari zirela Torinon, eta TVEren 2. katea ekitaldiaren berri ematen ari zela zuzenean, telebista beraren 1. katean iritsi zenean albistegien orduan, eta horren barruan kirolen txanda, horrela ireki zuten tartea: “Maria, los deportes hoy … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Barautsa

Amat kooperatiban nenbilela, Arrasaten —hamabost urte nituela han hasi nintzen lanean uda partean, diru batzuk ateratzeko—, Txominek erakutsi zidan hiztegi txiki bat, eta handik hitz bat ikasarazi: barautsa, artean barautsarekin ari bainintzen lanean, pieza batzuen ahoa irekitzen, gero tutuak lotzeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Gorriuneak

Atzo Galdakaon izan nintzen, ospitalean. Aurrez ez nuen hitzordurik, baina nola azken astean-edo gorriuneak azaldu zaizkidan gorputzean, hara joan nintzen, medikuak eskatuta, ikusteko zerk eraginda izan zitezkeen gorriuneok. Lasai itzuli nintzen, denak kontrolpean dirudi-eta. Dagoeneko bi urte izango dira prednisona … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Blogak.com

Probatu dut Blogak.com, eta gustura geratu naiz: diseinu argia du, eta erraza da oso bertan blog bat sortzea, Blogger plataforman bezain erraza bai, behintzat. Erreminta dezente ditu testua janzteko (letra beltzak, etzanak, loturak, etab.), eta alboko loturak Bloggerren baino errazago … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Karpetas itzuli da

Joan den astean, berriro Arraldeko ertzainburu izendatu zuten egun berean, Andoni bere bulegoko mahaian jarri, eta karpetak irekitzen hasi zen. Hastapenetan bezala. Gurean horregatik deitzen diogu, aspalditik, Karpetas. Goenkale asko aldatu da hasiera hartatik, hobera esango nuke nik, baina noiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Agur, Arrasate Press

Joan den ostiralean, nola Goienkaria berrituan ez den joango Arrasate Press izeneko gehigarririk, galdetu zidaten Goiena Telebistan ea zer iritzi nuen mantxeta hori desagertzeaz, ni izan bainintzen Arrasate Presseko lehen zuzendaria. Erantzun nien ezer ez dela betiko, ez konstituzioak ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1