Neskatila adoretsua

Ni gaixotu nintzen garaian bera ere gaixotu egin zen, minbiziak jota. Ebakuntza gogorra egin zioten, eta kimio saio luzeak. Hori guztia zazpi bat urterekin. Azken aldian ondo zebilen, pozik eta pisua berreskuratuta, baita oreka ere, denbora luzean erren egiten baitzuen ebakuntzaren ondorioz. Orain, baina, ohiko kontrol batean, mantxa bat aurkitu diote. Denak larri bere inguruan.

Bidegabekeriarik baldin bada, hori da bat, eta handia: haurrak gaixotasun larriak jota ikustea. Ni gainditu egiten nau horrek, guk, azken batean, bizi izan dugu-eta bizitza bat, nik behintzat, bai. Baina ume batek oraindik dena du bizitzeko. Eutsi goiari, laztana, irabaziko duzu-eta!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Neskatila adoretsua bidalketan

  1. egilea: Alberto

    Ezagutzen ditut halako beste batzuk eta gaixoaldia eramatea ez bada erraza ere, euren etorkizuna hobetu behar zaie. Bihar bertan, otsailak 15, Minbizia duten Umeen Nazioarteko eguna da. Horri buruzko informazioa eta manifestua helbide honetan aurki dezakezue: http://www.cancerinfantil.org eta nahi izanez gero manifestuarekin bat egin. Beste helbide honetan ere aurki dezakezue: http://www.aspanovasbizkaia.org/
    Gure laguntza eskaini dezakegu. Besarkada bana ume eta guraso guztiei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude