Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Blogak, banitatearen erakusleiho

Oraingoan Felipe Juaristi idazle azkoitiarrak jakinarazi digu blogak “norberekeriak harro erakusteko tokiak” iruditzen zaizkiola, “banitatea eta hantustea biak eskutik helduta paseatzen diren zelai ezdeusak”. Gaitzerdi, bere zutabea ere halakotzat jo baitzuen maiatzaren 10ean Territorios gehigarrian argitaraturiko zutabean, El Correon. Adiskide … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 5 iruzkin

Egun zoragarria

Atzokoa egun zoragarria izan zen niretzat. Jai hartu nuen fakultatean, Joxeferi laguntzeko bere liburuaren aurkezpenean eta, egia esan, haurrak bezala ibili ginen, ilusioz beterik. Bai Donostian eta baita Arrasaten ere. Arrasatetik abiatu aurretik, Iñaki agurtu genuen Ekiloren. Aspaldi ginen berarekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Blog bat liburu baten zerbitzuan

Joxe Felix Diaz de Tuesta nire aspaldiko lagunak liburu bat aurkeztuko du gaur Donostian eta Arrasaten: Euskal Herria atzerritarren ahotan. Eta liburu hori sustatzeko eta bultzatzeko, blog bat sortu du: Argitan. Beraz, Joxefek marketin-tresna moduan erabiliko du bloga, berak ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Berria berritua

Ez dit zirrara berezirik sortu paperezko Berria berrituak, eta sentitzen dut hori esateak. Gaur egungoa zailagoa egiten zait irakurtzeko. Izan ere, uste dut tipografiaren tratamenduak huts egin duela oraingoan, tipografia baitago irakurgarritasunaren oinarrian. Txikienetik hasita, zerbait bilatu nahi duenak agendan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 10 iruzkin

Nire lehen pokastina

Aurrekoan, Biz Stone blogariari esker jakin nuen Odeo enpresak erabat berritu duela bere webgunea. Egia esan, orain bi webgune ditu: bat pokastinak grabatzeko eta bestea pokastinak entzuteko. Sartu nintzen lehenera, eta konturatu nintzen erabat berritu dutela eta, nire zorionerako, inoiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Berriro hasi naiz lasterka egiten

Apirilaren 24an hasi nintzen berriro lasterka egiten. Elorrioko futbol zelaira joan, eta hantxe hasi nintzen, belar artifizialaren gainean, tipi-tapa, lasterraldiak eta oinez aldiak tartekatzen. Hasiera xumea izan zen oso: minutu bat arineketan eta minutu bat oinez, horrela hogei minutu bete … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Zer egingo du orain MCCk?

El Mundo egunkariak nahastu egin zuen MCC martxoaren 11ko atentatuarekin, esan baitzuen poliziak MCCren txartel bat aurkitu zuela furgoneta batean, terroristena inondik ere. Gero, “El País”:http://www.elpais.es/ egunkariak argitu zuen “Orquesta Mondragón”:http://es.geocities.com/laorquestamondragon2000/ musika taldearen zinta bat aurkitu zutela. Hori argituta, ondokoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Zirkulu berde hori

Joan den larunbatean oso nabarmen gertatu zen berriro. Hasier Etxeberria elkarrizketatzen ari zen Castillo Suarez poeta Sautrela saioan, eta azken hau oso ondo ikusten zen bitartean, Hasierren aurpegia berde agertzen zen. Bakarrik burua mugitzen zuenean irteten zen zirkulu berdetik. Esan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Paula jaio da

Larraitz eta Oskar gure ilobak dira, eta maiatzaren 3an alabatxo bat izan zuten, Paula. Jaio berriak gure amaren izena eramango du. Izan ere, familian bi Paula izango ditugu orain: gure ama, mater familias sendoa, eta jaio berria. Atzo izan ginen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Baimena urtebeterako

Atzo gutun bat jaso nuen Valdecillako Ospitaletik, Santandertik. Pozik nago hark ekarritako berriekin. Halaxe dio: En la valoración realizada destaca que presenta un quimerismo 100% del donante. No hay otros hallazgos dignos de mención. Próximo control, dentro de 1 año, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 15 iruzkin