Zer egingo du orain MCCk?

El Mundo egunkariak nahastu egin zuen MCC martxoaren 11ko atentatuarekin, esan baitzuen poliziak MCCren txartel bat aurkitu zuela furgoneta batean, terroristena inondik ere. Gero, “El País”:http://www.elpais.es/ egunkariak argitu zuen “Orquesta Mondragón”:http://es.geocities.com/laorquestamondragon2000/ musika taldearen zinta bat aurkitu zutela.

Hori argituta, ondokoa gertatu zen, Anjel Lertxundik kontatu bezala: “Antena 3 telebistak Zaplanari: ‘Zer da azkenean, Mondragoi taldeko bisita-txartel bat edo Mondragoi Orkestraren kasetea?’. Eta Zaplanak: ‘Biak, biak!”. Ordurako jakina zen El Mundok huts egin zuela. Hala ere, Zaplanak nahiago izan zuen gezurrarekin segitu.

Gero bat baino gehiago saiatu da hanka-sartzea justifikatzen: “Con tantas pruebas y tanto Mondragón cualquiera se lía,” esan du batek.

Kooperatibista batek haserre idatzi du, eta gogor salatu du El Mundo egunkaria. MCC bera, ordea, isildu egin da. Inork ez ditu eramango El Mundo eta Zaplana auzitegietara, taldeko 70.000 kooperatibisten izenean, gezurra esan dutelako, eta taldea iraindu, jakinda gezurretan ari zirela? Libre da edozer esatea MCCren kontra?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 Responses to Zer egingo du orain MCCk?

  1. egilea: Josu Jon

    Zer egingo du ba?
    Betikoa
    Francoren ondorengoak gonbidatu Arrasatera orkestra eta guzti euskaldunon gainean dantza egin dezaten.

  2. egilea: patxi lurra

    “Francoren ondorengoak gonbidatu Arrasatera orkestra eta guzti euskaldunon gainean dantza egin dezaten.”

    Hori eginez gero, behintzat “Orquestra Mondragón”-ek jotzea, ezta?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude