Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Japandroids taldearen 3. diskoa entzungai

AEBetako irrati publikoa da NPR, eta beronen musika sailak aukera ematen digu astebetez, Japandroids taldearen hirugarren diskoa doan entzuteko streaming bidez. Orri honetan bertan, bi aukera daude, disko osoa entzuteko edo abestiak banan-banan aletzeko. (via @luistxo, mila esker!) Hiru urtean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Madonna & Esteñibar

If someday Madonna were to come to the Basque Country to, say, receive the Euskadi prize for her contribution in promoting the Basque music and language, she should consider staying in the Esteñibar farmhouse: it’s beautiful and discreet. Besides, Fatima … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Beldurra beilatokiari

Goienan irakurri dut Aretxabaletan, Nafarroa kalean jarri gura duten tanatorioak “ezinegona” eragin duela bertako bizilagunen artean. Agerkariaren arabera, auzoek diote: “Denda dago bertan, etxe mordoa dago inguruan… Zelan jarriko dute hor industrialdean, hainbeste lokal daudenean hutsik? Beste herri batzuetan ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Gure ikasketak: Ikus-entzunezko komunikazioa

Zuetako askok badakizue Mondragon Unibertsitatean egiten dudala lan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, baina zenbaitek ez duzue jakingo bertan gradu bat daukagula, Ikus-entzunezko komunikazioa, eta nik hortxe ematen ditudala eskolak. Nahi baduzue jakin zer eskaintzen dugun ikasketa horietan, ikusi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Bus 52 proiektua

Unibertsitatean graduatu ondoren, Robert Gleb gazteak ezin zuen albiste txar gehiagorik jasan. Nahi zuen jende inspiratzailea bilatu AEBetan zehar, zoriona eta jarraikitasuna eragingo zuena. Lau lagun elkartu, eta “Bus 52” proiektua jaio zen. “5 lagun, 52 astebete, 48 estatu, 100 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Mathias Rust, 25 urte geroago

Atzoko egunez, orain 25 urte, Mathias Rust nerabe alemanak mundua harritu zuen, lur hartu zuenean Mosku erdian, Plaza Gorrian, hegazkin arin bat gidatzen. Artean Mathiasek 19 urte baino ez zituen, eta izkin egin zien Sobiet Batasuneko radar guztiei, Helsinkitik irten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Yahoo: a zelako anabasa!

Yahoo ikaragarria da: zulorik beltzenean sartuta ere, beti aurkitzen du modu bat maila bat beherago egiteko, nahiz eta, aldez aurretik, horrelakorik pentsaezina dirudien. Horixe dio Dan Lyons kazetariak Newsweek aldizkarian artikulu interesgarri batean. Azken bost urteotan bost enpresaburu izan ditu; … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

X-Men: First Class

Atzo gauean X-Men film sailaren prekuela ikusi nuen. Etxeko nesken agenda beteak tarteko, etxean bakarrik geratu nintzen, eta erabaki nuen abentura film bat ikusiko nuela. X-Men: First Class aukeratu nuen, eta, egia esan behar badut, oso gustura geratu nintzen. Usste … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Athleticen urte ahaztezina

Athleticen jarraitzaileak pozik egon daitezke, etxeko jokalariekin bakarrik aurre egin die-eta Europako talde handi askori, futbol ederra eginda. Gure aita Athletic zalea zen, eta seguru nago kriskitinak baino poziago egongo zela horrelko denboraldi bat ikusita, final bietako emaitza gorabehera. Eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 5 iruzkin

Ateo ospetsua Bibliaren alde

Jakina da Richard Dawkins etologo eta biologo ingelesa ateoa dela, munduko ateorik ospetsuenetakoa seguruenik. Orain, berriz, jende asko zur eta lur utzi du, onartu egin baitu Bretainia Handiko ministro baten asmoa bertako eskola guztietan biblia doan banatzeko. Observer egunkarian adierazi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin