Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Egoerak, indize bidez azalduta

Hemen duzue, lagunok, blog katxondo bat, Indexed. Indizeak erabilita, erakusten ditu eguneroko egoerak fitxetan irudikaturik. Mundua ulertzeko beste modu bat. Via Biz Stone.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

1973, Txile

Urte hartan Bilbon bizi nintzen, beste ikasle batzuekin batera, Iturribide kalean. Historia ikasten ari nintzen Deustuko Unibertsitatean. Gaur bezalako egun batean, irailaren 11n, jakin genuen Txilen estatu kolpe bat izan zela. Egunak pasatu ahala, gero eta berri larriagoak: Salvador Allende, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Zazpi tiro

Bazkaltzera noa eta irratian albisteak ematen ari dira. Ez diet kasu handirik egiten, auto barruan beroa itogarria baita. Bat-batean, ordea, ahots bat entzuten da, uluka: “Te voy a pegar siete tiros. Fascista de mierda. Te voy a arrancar la piel … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 12 iruzkin

Trackbacka kendu dugu

Ez dakit inor konturatu den, baina iraila ezkero ezin da trackbackik egin Faroan. Indargabetu egin dugu, spam mordoa jasotzen ari nintzelako. Horrekin batera, ohartuko zineten erantzunetan orain eragiketa bat bete behar dela erantzuna argitaratuko bada. Hori ere bahe ona da, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 9 iruzkin

50 webgune primerakoak

Time aldizkariak aurkeztu berri du 50 Coolest Websites, sailkapen bat non biltzen diren webgunerik interesgarrienak, beti ere aldizkariko editoreen iritziz. Horietako batzuk Web 2.0ren bizitasuna eta baliabideak eskaintzen dituzte. Saltseatu eta klik egin adibide horietan, aurkituko duzue-eta zerbait interesgarririk.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Udan irakurritakoak

Opor hauek ziztu batean joan dira, baina izan dut astirik apur bat irakurtzeko. Beste batzuetan baino gutxiago, baina nahikoa asetzeko oporrak hartu aurretik nuen premia. Orixe. Gutunak (1917-1961). Uda honetako irakurgai mardula izan dut liburu hau. Berau irakurri ahala, pena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Oporrak, mapa batean

Luistxoren artikulu bat irakurtzerakoan ohartu nintzen Flickr-ek ezaugarri bat gehiago duela: mapak. Alegia, aukera ematen du Flickr-en argitaratutako argazkiak mapa batean ezartzeko, bakoitza hartu dugun tokian ipinita. Hori ikusita, ni ere animatu naiz opor hauetan ateratako argazkiak mapan ipintzen. Hemen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Euskal musika, alaiegia?

Itxaro Borda idazlearen Iragarki sailkatuak irakurtzen ari nintzela —Gutiziak izeneko liburuaren barruan— esaldi bat irakurri dut, harrigarria: Adibidez, herri honek musika alaiegia duela iduri zait, hainbat non jende banako zoritxarrak ukatzea lortzen duen. Irratian egunean zeharreko ordu bihika guztietan entzuten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Osasun kontuak, ezin hobeto

Gaur goizean Galdakaon izan naiz, ospitalean, miaketa egiten ikasturtea hasi aurretik. Jesus Ojangurenek hartu nau, nire hematologoak, eta, odol analisien emaitzak ikusita, esan dit oso ondo nagoela. Ohatilaren gainean ere aztertu nau, eta hor ere arazorik ez. Kontuan hartuta prednisona … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 8 iruzkin

Liburu denda berria Mondragoen

Atzo ezusteko ederra hartu genuen. Mondragoen nintzela Begorekin, hara non aurkitu genuen liburu denda bat irekita Erdiko kalean, Portaloitik oso hurbil. Elkar argitaletxeak ireki zuen liburu denda abuztuaren 10ean, eta harrezkero zabalik dago. Hire zena baino dezente handiagoa, txukun geratu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin