Trackbacka kendu dugu

Ez dakit inor konturatu den, baina iraila ezkero ezin da trackbackik egin Faroan. Indargabetu egin dugu, spam mordoa jasotzen ari nintzelako. Horrekin batera, ohartuko zineten erantzunetan orain eragiketa bat bete behar dela erantzuna argitaratuko bada. Hori ere bahe ona da, spama saihesteko.

Uda honetan, abuztuan bereziki, hasi nintzen spam mordoa jasotzen, eskatu gabeko mezuak, egunean 260 inguru, denak trackbackari itsatsita. Sekulako oldea, bai blogean bertan eta baita nire postontzi elektronikoan. Hori dela eta, erabaki dugu indargabetzea trackbacka, utilitate txiki bat zeinaren bidez lotura egin daitekeen beste blog batekin, blog horretan agertzen denean guk ere landutako gai bat. Gure artean oso gutxi erabili izan da trackbacka, beraz, ez dut uste asko galduko dugunik hori gabe.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

9 erantzun Trackbacka kendu dugu-ri

  1. Non erakusten den, Coreblog ez dela horren marabilla!
    Aspaldian eibar.org eta goienako blog esanguratsuenak spam-ez beteta daude, ohartu gara.

    WordPress -http://wordpress.org – softwarea erabiltzen dugunok, spama gelditzeko sekulako tresnak ditugu. Egunero, jasotzen dugu bai spama, baina inoiz ez da argitaratzen. Automatikoki detektatzen dira, eta zerrenda batean geratzen dira, han geldirik, atxilotuta baleude bezala.

    Komisarioak erabakitzen du mezuokin zer egin.

    TRACKBACK euskalduna

    Ni uda honetan saiatu naiz egiten trackback erakustaldi bat. Eta uste nuen, Joxe Arantzabalek ere parte hartuko zuela. Udako irakurketak komentatuz, loturak egin eta guztion artean ariketa kolaboratibo bat egingo genukela.

    Mikel Iturriarena bitxia izan da, gaztelaniazkoa pasatu da, eta euskarazkoa ez (eibar.org).

    Eta trackback-ik ez dugula erabiltzen. Zabaldu.com darabilgunetik, etengabe trackback loturak daude euskal blogetan. Automatikoki gainera. Nik adibidez, trackback delakoa ondo ulertzeko, horrelako adibide pratikoa behar izan dut, zabaldu.com gunearena. Eta ondo ari da zabaltzen gainera!

  2. egilea: Gari

    Inork ez du esan COREBlog onena denik, nire ustez.

    Orokorrean niri ere WordPress iruditzen zait blogak egiteko software onena gaur egun. Kontua da hori ez dela irizpide bakarra software bat aukeratzerakoan.

    Goiena.net-en kasu konkreturako orain arte software egokiena COREBlog izan da, eta laster pasatuko da dena Bitakorara, pentsatuz hori dela egokiena aurrera begira. Oraindik Feature gutxiago izango ditu, baina COREBlog-en arazo batzuk konponduko dira.

  3. egilea: Eneko

    Aupi Patxi, erabilitako tresnatik apare trackback-a gaituta edo ez gaituta izatea bakoitzak aztertu behar du: erantzunak, artxiboak, egutegiak edo blogak dituzten beste tresna asko bezala.

    Argi dago, trackback-ik gabe ere ondo zabaldu daitekela informazioa Zabaldun, Meneamen, Diggen, … Esate baterako, edozein egunkari edo web bateko albiste batek ez du Trackbackaren beharrik tresna horien bitartez zabaltzeko. Berdin blogekin, ez daukate zertan trackbackik eduki behar.

    Esate baterako Trackback-ik ez daukan Berria egunkariko albistea eta Trackbacka itxita duen Eibar.org-eko Volgako Batelariak blogaren albistea zabaldu ditu Patxik azken 24 ordutan 😉

    Nik uste blogetan erabiltzeko tresna ona dela Coreblog. Esate baterako, Estatuan eta seguruenez Europan punta-puntan dagoen Jesus Barahona-ren (Barrapuntoren sortzailea) Grupo de Sistemas y Comunicaciones taldeak Coreblog erabiltzen du ikerkuntza blog moduan. Adibide bat baino ez da, baina hemen duzu: Libre SoftEng

    Seguru nago wordpress, bere akats eta abantailekin, beste blogetarako software batzuek bezala, tresna ona dela. Ez dakit Coreblog baino hobea edo txarragoa, dozenaka sistema daude eta nik ez ditut asko ezagutzen, baina gustora ari naiz Coreblogekin. Sistema marabillosoa da neretzat, beraz.

    Halere, nabilen blog komunitatean (eibar.org-en) aldatuko didate bertsio edo sistemaz, ikusiko duzu, denok aldatu edo aldatuko dugun bezala. Ia ezer ez da betirako 🙂

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, lagunak! Ez naiz sartuko eztabaidatzen zein den plataforma hobea, Coreblog ala WordPress, baterekin zein bestearekin ondo moldatuko nintzateke eta.

    Trackbacka dela eta, sentitzen dut trackbackik ez egin izana udan irakurritako liburuak aprobetxatuz, baina ez nuen egin ordurako indargabetua nuelako erreminta hori Faroan.

    Bestalde, nik oso gutxitan erabili dut trackbacka, eta nire inguruan hori sumatu dut —hori esan nahi nuen idatzi dudanean gure artean oso gutxi erabili izan dela trackbacka— baina pozten naiz Zabaltzen.com inguruko jendeak erabiltzen duzuelako. Beraz, trackback erabiltzaileok, barkatu zehaztasun falta eta hartu nire besarkadarik handiena.

  5. http://www.goiena.net/blogak/faroa/496

    Albistea Joxek idatzi zuen, jendeak gero erantzuna. Artikulu interesgarria zenez, zabaldura igorri nuen, jendeak bozkatu egin zuen… eta automatikoki zabaldu.com-ek trackback egin zuen Joxeren blogean. Berau irakurrita, beharbada jende gehiagok bozkatuko zuen zabaldu.com-en…. edo ez.

    Trackback egiteko -makinek makinekin egin ohi dute normalean- adibide polita da zabaldu.com. Hori da nioena, ez besterik.

    Blogak egiteko software edo plataformei buruz, ezer gehiagorik ez. Kontua da, wordpress erabiltzaileok oso propaganda gutxi egiten dugula gure programaren gainean. Bertsio berriak instalatu eta instalatzen ari gara… sekulako komunitatea osaten dugu euskaldunok ere… eta ia oharkabean pasatzen garela -pasatzen dugula- konturatu naiz.

    Saltsa, ez besterik. Argi dago, Codesyntaxek saltzaile hobeak dituela. Gurea hain da librea… galdu egin dugula zentsu komertziala ere.

    Inork frogatu nahi balu:
    http://www.wordpress.org (softwarea)
    http://www.wordpress.com (blogak sortzeko plataforma)
    http://www.mundua.com (blogak sortzeko euskal plataforma)
    http://www.librezale.org/wordpress-eu/ (euskal komunitatea)

  6. egilea: gari

    CodeSyntaxek saltzaile hobeak? Salmentaz ari ginen? Zuk ere blogak saltzen dituzu?

    Patxi, ez dut uste ulertu duzunik. Nik onartu dizut WordPress onena dela, ez dut uste propaganda askorik behar duenik. Kontua da Goiena.net proiektua ez dela blog huts bat. Gauza gehiago daude hor, eta blogak elementu bat gehiago dira.

  7. egilea: Eneko

    Aupa,

    ezer kendu barik, nik esan nahi nuena, eta erraz konprobatu daitekeena zera da: Meneame.net-en gehien zabaltzen diren medioak, Barrapunto.com, elpais.es, YouTube.com edo 20minutos.es dira, ez dutela tracbackik. Edo Zabaldun gehien zabaltzen direnak, Berria.info, Sustatu.com eta argia.com dira, ez dutela trackbackik. Digg-en berdin gertatzen da.

    Agian aldatuko da, baina momentuz horrela da. Ikus Meneamekoak hemen eta Zabaldukoak hemen .

    Beraz, badirudi ez dela beharrezkoa trackbacka gaituta izatea sistema horien bitartez informazioa zabaltzeko.

    Hau horrela izanda, trackbacka tresna erabilgarria izan daitekeela esan behar da. Blog batean erantzunak emateko aukera gaituta izatea erabilgarria den bezala, baina blog asko daude erantzunak egiteko posibilitatea ez gaituta dutenak. Spama dela, irainak direla, moderazioak denbora asko kentzen duelako, … kenduta dute. Tresnak hor daude, baina kasu bakoitzean aztertu behar du hori.

    Blog sisteman alderdi teknikotik larregi ezagutzen ez dudanez ezin larregi esan, baina berba onak entzun ditut bai Coreblog, bai WordPress, bai Berriak erabiltzen duen B2evolution eta bai beste sistema askotaz.

    Garik WordPress onea dela dio, baina beste faktore batzuk ere kontutan izan behar direla. Sinisten diot, ni baino askoz gehiago daki.

    Ondo segi

  8. egilea: iturri

    Patxik zioen, “Mikel Iturriarena bitxia izan da, gaztelaniazkoa pasatu da, eta euskarazkoa ez (eibar.org)”.

    Eibar.org-ekoa Coreblog-ekin ari da eta trackback-a norberak egin behar du.

    Javierortiz-ena Bitakorarekin ari da eta ping egiten du automatikoki.

    Uste dut eibar.org-en laister ariko garela Bitakorarekin.

    Diot.

  9. egilea: Iban Arantzabal

    Guretzako, coreblog zen munduko marabilarik ederrena. Gu hasi ginenean horixe izan zen aukera. gure blogariei aukeraz galdetuta ez diet entzun: “uste dut erreminta ez-hain-on batekin ibili garela”. Badira oraindik aldatu gura ez dutenak, pentsa!. Bakoitzak du bere preferentzia…

    Baina aurreko astean eman genuen beste ikastaro bat softwarea aldatzeko asmoz. Goienako blogak bitakorarekin funtzionatzen hasiko dira ahalik eta lasterren (aste bat?)Horixe izan da aukera http://www.danbaka.com atera dugunean ere. Demostratua dugu komunitate gazte, mugitu eta aktiboak ontzat emandako produktua dela eta kudeatzaileok ere gustura gaude. Horixe da inportantea, blog bakoitzaren editorea gustura egotea.

    Tracbacka izatea… ez da nahikoa pisuko arrazoia izan softwarea aukeratzean. Aukera bat egin dugu batzuen artean, aukera aske bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude