Hilabetekako artxiboa: abendua 2013

Chariots of Fire: atzera begira

Atzo amaitu nuen Chariots of Fire filma euskaratzen, eta Azpitituluak.com webgunera igo nituen azpidatziak. Niretzat, ez da edozein film Chariots of Fire. 1982an AEBetan nintzela, Boisen, berau izan zen ingelesez ikusi nuen lehen filma. Orduko hartan ez nuen zipitzik ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Oilartzaindia

Euskararen egunean jakin genuen Gramatika batzordeak dimisioa aurkeztu zuela Euskaltzaindian. Biharamonean, berriz, Hiztegi batzordeko buruak ere gauza bera egin zuela, beste haiekin elkartasunez. Geroztik, hainbat arrazoi plazaratu dira han eta hemen dimisioak azaltzeko. Bateratsu, Twitter-en traola bat agertu zen, #Oilartzaindia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Anai-arrebekin, egun pasa

Bost anai-arreba gara, bi neska (zaharrena eta gazteena) eta hiru mutil. Mondragoen jaio ginen, Musakola auzoan, baina bakoitzak leku batean egin du bizimodua. Atzo, berriz, Elorrion elkartu ginen, bertan Buzkantz Jaia egiten zela aitzakia hartuta. Egun ederra igaro genuen, eguerdian … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Play Music probatzen

Atzo kontu bat ireki nuen Play Music zerbitzuan, hau ere Googlena. Telefonoan baneukan izen bereko aplikazioa, baina atzo arte, kasurik ere ez. Atzo, berriz, bideo bat ikusi nuen, zelan entzun musika telebistan Chromebook baten bidez, eta nik, telebista ahaztu eta, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Musika | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Arrasate Press, 25 urte geroago

Ilustrazioa: Goio Arana Gaurko egunez, orain 25 urte, Arrasate Press astekariaren lehen alea kaleratu zen. Orduan abiatu zen euskarazko prentsa lokala. Gaur egun Arrasate Press-ik ez dago, 2000 ezkero Arrasate Press eta Debagoieneko beste agerkari lokalak proiektu handiago batean bateratu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , , | 7 iruzkin