Hilabetekako artxiboa: martxoa 2010

Zenbateraino aldatu zaitu Internetek?

Edge aldizkariak galdera egin die munduko zientzialari, pentsalari, kazetari eta teknologo zenbaiti, denak goi mailakoak, Internet zelan ari den aldatzen euren pentsatzeko modua, eta jaso ditu erantzun interesgarri askoak. Erantzun dute Internetek egin dituela zuhurragoak, azalekoagoak, azkarragoak, ez hain sakonak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Elurrak ipurdi bistan utzi gintuen

Atzoko elurrak ustekabean harrapatu gintuen, ni behintzat bai. Beste behin, elurrak ipurdi bistan utzi gintuen: Jaiki bezain laster hartu nuen ezustekoa, Elorrio zuri-zuri baitzegoen. Euskadi Irratian, berriz, hitz erdirik ere ez elurraren gainean. Ezta Radio Euskadin ere. Autoan nindoala ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 3 erantzun

Jai flamenkoa Begoñarentzat

Larunbata egun berezia izan zen gurean, ospatu egin genuen-eta Begoña arrebak erretiroa hartu izana. Hori zela-eta, festa flamenkoa antolatu genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, bagenekien-eta Begoñari beti gustatu izan zaiola dantza mota hori. Norbaitek ikusi nahi baditu argazkiak, Flickr-en daude, Begoñaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Konponbit

Mondragon Unibertsitateko zenbait ikaslek, Ingeniaritzakoak, Konponbit enpresa sortu dute, berorren bidez dirua ateratzeko, ikas bidaia ordaindu nahi dute-eta. Japoniara edo Kazakhstan-era joan nahi dute, eta horretarako, dirua behar. Horregatik, prest daude informatika kontuetan koponketak-eta egiteko, borondatea kobratuta.  PC eta Macintosh … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Putiferio

Gaztetan sarri erabiltzen nuen hitz hori, putiferio, adierazteko egoera ustela edo txarra. Aspaldi, ordea, ez dut berau ahotan hartu. Horregatik, gaur, irakurri dudanean Crónica de 10 años de putiferio y desparrame, nire begiak giltzatu egin dira Jose A. Perezen artikuluan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Ordezko medikuarekin ere, primeran

Atzo Galdakaoko Ospitalean izan nintzen, kontrol arrunta egiteko. Jesus Ojanguren nire ohiko medikua ez zegoen kontsultan, Josune erizainak esan zidanez, atzo bertan hil zitzaion-eta ama. Berria entzunda, nik ere pena hartu nuen, imajinatzen bainuen zelan sentituko zen Jesus. Haren ordez, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Hiru kazetari bikain

Larunbatetan Berriak Paperezko bloga ekartzen dit opari, Imanol Muruaren asterokoa. Gustura irakurtzen dut, arretaz, informazioa eta interpretazioa eskaintzen baitizkit, zorroztasunez. Imanoli esker, egunean jartzen naiz gauza askotan, bereziki Euskal Herriaren gorabehera politikoen inguruan. Zain nago noiz kaleratuko duen hurrengo liburua, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Wi-fi barik etxean

Joan den larunbatean haizeteak argi barik utzi gintuen etxean ordubetez-edo. Argia itzuli zen, baina ez wi-fia, itzalaldiaren ondorioz, berorren kablea erre egin zen-eta. Arraro egiten zait sarbiderik ez izatea Internetera, niretzat eguneroko ogia bihurtu da-eta sarea, hortxe baitaukat informazio eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun