Wi-fi barik etxean

Joan den larunbatean haizeteak argi barik utzi gintuen etxean ordubetez-edo. Argia itzuli zen, baina ez wi-fia, itzalaldiaren ondorioz, berorren kablea erre egin zen-eta.

Arraro egiten zait sarbiderik ez izatea Internetera, niretzat eguneroko ogia bihurtu da-eta sarea, hortxe baitaukat informazio eta dokumentu pila, egutegi elektronikoa, etab. Ea gaur kable berria erosi eta konpontzen dugun sarbidea.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 Responses to Wi-fi barik etxean

  1. egilea: piban

    Gomendio bat Joxe,

    Pentsatzen baduzu internet gabe ezin zarela bizi, has zaitez Done Jakue bidea egiten… Ikusiko duzu modu harrigarri batean zer nolako gai garen gizakiok gizartearekin lotuta gaituzten gailuetatik deskonektatzeko: internet, telefono mugikorrak…

    Niri horrelako zerbait gertatu zitzaidan.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko gomendioagatik, Piban. Sinisten dizut. Hala ere, nahiago ordenagailu txiki bat eraman, egunez egun idazteko bideko kontuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude