Aldizkarien errebolta

Gaur egun Kindle irakurgailu
digitalean erositako aldizkari bat ezin da Sony Reader edo beste
irakurgailuetan irakurri, Amazonek formatu itxi bat darabilelako bere
irakurgailuan. Zenbait argitaletxe ez daude bat ere pozik politika
horrekin —bestalde, gaur egun Amazonek saldutako aldizkari digitalen
%30 ordaintzen die argitaratzaileei; gainerako %70 beretzat gordetzen du—, eta
pozik ez daudenez, antolatu dute aliantza bat sortzeko denda birtual
bat, non edozeinek eros baititzake taldeak eskainitako produktuak, hala
nola, Time, The Wall Street Journal, Wired eta Vanity Fair. Behin
aldizkariok erosita, bertako edukia libre geratuko da edozein
irakurgailutan irakurtzeko.

Argi dago erabiltzaileon ikuspegitik
hobea dela argitaratzaileen jokamoldea Amazonena baino. Biek ala biek
kobratu egingo dute edukien truke, baina haiek askatasun handiagoa
emango digute erositakoa edonon irakurtzeko.

Egunkaria libre!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude