Arrasate, lan eta lo?

Lau ikasle ditut Erasmus programaren barruan Komunikazioa ikasten ari direnak, eta laurak Bergaran bizi dira irailaren hasiera ezkero. Atzo esan zidatenez, oso gustura bizi dira Bergaran. Are gehiago: Bergara gustukoago dute Mondragoe baino, han giro hobea bizi dutelako.

Pozten naiz Bergaragatik, baina kezka piztu zait nire jaioterriarengatik, iaz ere hainbat Erasmus ikaslek adierazi baitzidaten ez zeudela gustura Mondragoen, bertan giro eskasa aurkitzen zutela-eta.

Zer gertatzen ari da Mondragoen? Mondragoetarrak ekintzaile apartak izan dira, Mondragoen sortu zen Euskal Herriko kooperatiba mugimendua, baina beste inon zerbitzuek eta aisiak garrantzia hartzen duten neurrian, Arrasate atzera geratzen ari da, herri triste bihurtzen ari zaigu, lo-hiri bat, nahiz eta bertan dagoen Mondragon Unibertsitatearen fakultaterik handiena. Inork ez dio erremediorik jarriko gainbeherari?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

6 erantzun Arrasate, lan eta lo?-ri

  1. egilea: ptx

    Ikasle giri batzuei Bergara Arrasate baino gehiago gustatu eta ondorioztatu duzu lo dagoela zure jaioterria.
    Egunero nago Arrasaten, lanagatik ez bada, bestelako kontuengatik ere… eta herri bizi bizi bat ikusten dut, azken hiru urteotan bederen.
    Tabernak, plazako giroa, umeen jolas lekuak, gazteen txokoak, ostegunetako pintxo eta ardoak….
    Berbetan jende asko, skate gainean gazteenak Biteri plazan, Uarkapeko rokodromoan mutil eta neskak eskalatzen, bulderrarekin desafioan, rock taldeen lokalak, gaztetxea, liburutegia, mediateka…
    Ez gaude kexatzeko Arrasaten ibiltzen garenak.
    Uste dut girien ohiturak eta gureak ez direla berdinak, hori egia da… eta Arrasate hiri txiki bat ere bada. Baina Arrasateko biztanleek ziur ez dutela bere herria lotokitzat.

  2. egilea: miatetxo

    nork daki arrasatekobiztanleek lotokitzat artzen duten

  3. egilea: Ni Neu

    Agian zerikusia izango du Arrasate Euskal Herriko herri garestienetakoa izateak etxebizitza erosterakoan edota eguneroko erosketak egitean. Gazteok dirua hipotekan xahutzen badugu ez dugu aukera handirik izango kalera ateratzeko.

  4. egilea: jlazkarate

    Nik uste dut “lan eta lo” esaldiarekin laburtu duzunaren
    atzetik topikoa dagoela, eta topiko guztiekin gertatzen den moduan, zati bat
    egia da, baina oso puztuta dago.

    Arrasatearron artean, badago joera esateko aisialditik eta
    herria oso pobre dagoela, eta gehienetan ez da egia, ez dut uste gure tamainako
    hiri txikien eskaintza hobea izango denik. Eta giroa, ni gauez apenas ez naiz
    ibiltzen, baina arratsalde partean uste dut giro polita egoten dela kalean
    (hori bai, eguen eta barikuetan zapatuetan baino gehiago).

    Zer gertatzen da, ordea? Ikusita hemen dauden enpresak, hemen
    dagoela unibertsitatea…Arrasatek gehiago izan beharko luke, ez litzateke
    konformatu behar orain dagoenarekin. Baina horretarako norberak sinetsi egin
    behar du, eta Arrasatek uste du ez duela beregan konfiantza larregirik,
    autoestima eta anbizio gehiago izan beharko luke.

    Gero, Euskadiko hiru hiriburuetatik hain gertu egoteak
    (Gasteiz ordu erdi baino gutxiagoan zaude, eta Donostian eta Bilbon, ordu eskas
    batean) ez du laguntzen; eta uste dut, gainera, Administraziotik bultzatzen
    direla hiriburuak eta kostaldea, barruko herrien kaltetan. Arrasateren kasuan,
    Administraziotik jasotzen duen diskriminazioa itzela da, kontuan harturik
    zergatan ogasunari ematen diona. En fin…faktore asko daude.

    PD: dena dela, ez dut uste, inondik inora, Bergaran giro
    hobeagorik izango denik.        

  5. egilea: miatetxo

    bergara ez dako arrasatetik urrun eta gasteiz, bilbo eta donstiatik gertu!
    nork daki!
    agian egia eta guzti izango da!

  6. egilea: Joxerra Agirreurreta

    Etxeari teilatutik eman genioan hasiera. Nola egon litekek
    unibertsitate bat kirol zerbitzurik gabe? Garraio planik gabe?
    Barnetegirik gabe? Nola egon litekek unibertsitate bat zinerik ez
    dagoen herri baten? Ikusi al duk Arimazuriko buelta honetan zenbat
    ikaslek bazkaltzen duten modu txarrean? … Bolintxo duk
    unibertsitateko jangela…Hutsegite katea oso luzea duk!

Utzi erantzuna miatetxo(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude