Hilabetekako artxiboa: azaroa 2008

Plone egun oparoa

Joan den ostiralean, azaroak 7, World Plone Day zela-eta, CodeSyntax enpresak mintegi bat antolatu zuen Tagzania enpresa jaio berriaren bulegoetan, Eibarren, eta bertan bildu gintuen hogeita hamar bat lagun, denak Plone erabiltzaileak gure enpresetan. Konpainia oneanCodeSyntaxek berak egin du dagoeneko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Behobia-Donostia gogoan

Gaur ez gara joan Behobiara lasterka egitera. Horren ordez, eta aprobetxatuta giro ezin hobea, Begok eta biok Elorrion bertan egin dugu atxintxika. Eguerdian irtenda, tipi-tapa, tipi-tapa, Iguria auzorantz jo dugu, eta gero Kanpazar gora, lehen bihurgune esturaino. Bueltan hobeto ibili … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

56 urte, eta aurrera

Gaur nire urtebetetzea da, 1952ko azaroaren 8an jaio bainintzen. 56 urte bete ditut, eta pozik nago, zelan ez, orain sei urteko ezustekoa igarota. 1952an gertatuakJakin-minak jota, Wikipedian begiratu dut, ni jaiotako urtean, 1952an, zer gertatu zen ikusteko: Ezusteko elurte handia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 12 iruzkin

Albiste onak

Atzo kontrol eguna izan nuen Galdakaoko Ospitalean. Hara joan aurretik baina, goizeko lehen orduetan, ordenagailura joan, eta ikusi nuen Obamak irabazi zituela hauteskundeak AEBetan. Albiste ona. Gero, autoan nindoala, informazio gehiago jaso nuen Euskadi Irratian. Itxaron gelan telebista zegoen piztuta, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Zer ikasi Obamaren kanpainatik

Chris O´Brien kazetaria zur eta lur geratu zen jakin zuenean Obamaren taldeak erabiliko zituela bideo jokorik arrakastatsuenak  bere kanpainaren publizitatea egiteko. Hori zela-eta, artikulu bat idatzi zuen IdeaLab blogean: Erredakzio taldeek zer ikas dezaketen Obamaren kanpainatik. Hona hemen zati bat, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

D eguna

Gaur Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibako langileek batzar berezia egingo dute Uarkape pilotalekuan, Mondragoen, erabakitzeko kobratuko ote duten Gabonetako aparteko paga. Debagoienean ez da beste ezertaz hitz egiten, Fagor txarto baldin badabil, beste batzuk are eta okerrago ibil daitezkeelako. Kooperatibistek erabakitzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Hamilton, txapeldun

Pilota partida ikusita —inork esplikatuko dit zer esan nahi duen Retegi Bi horrek?—, eta aprobetxatuta euria goian behean ari zuela kalean, atzo 1 Formulako azken lasterketa ikusi nuen, Brasilgo sari nagusia. Bukaera ikusgarria izan zuen, Hamiltonek azken bihurgunean pasatu baitzuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Errege kokoloa

Atzo iluntzean, Iñaki Lasa kontatzen ari zitzaigula Huhezin errege kokoloaren ipuina, istorio bat Amos Oz idazleak jasoa nonbaiten, gogora etorri zitzaidan Espainian zelako jarrera menpeko eta akritikoak azaleratu diren Sofia erreginak egindako zenbait adierazpen lotsagarriren inguruan: Espainiako gobernua berehala irten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin