Hilabetekako artxiboa: otsaila 2008

Eta hileta zibila nahi dugunok?

Ez dut presarik, baina hiltzen naizenean hileta zibila nahi dut neuretzat. Hala ere, Elorrion —eta herri askotan, Eibarren izan ezik, beharbada—, ez dago azpiegiturarik horrelako zeremoniak txukun egiteko. Zerbait egin beharko dugu egoera konpontzeko. Udalarekin hitz egin, eta baita ehorztetxeekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Amaren errautsak

Atzo amaren errautsak zabaldu genituen Esteñibar baserrian, Elorrion, zehatzago esateko, intxaurrondo gazte baten ondoan, eguerdian bertan sartu genuena, eta olibondo gazte baten inguruan, orain dela gutxi sartutakoa. Amak izugarri maite zituen Esteñibar eta hango inguruak. Horregatik aukeratu genuen leku hura … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

8. probintzia, 21. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 21. saioa. 2008ko otsailaren 10ean egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakSaio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu: Ikasys proiektua eta zazpi@2007 lehiaketa. Zertaz hitz egin den euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: Teknopataren txokoa eta Periferiatik, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Zenbat informazio jasotzen dugu egunero?

Orain urtebete pasatxo, 2006ko azaroaren 30ean, The Economist aldizkariak horrela erantzun zion izenburuko galderari: Jendeak irakurtzen du 10 MB inguru material egunero, entzuten du 400 MB egunero eta ikusten du 1 MB informazio segundoro.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Mikro-ospea

Mikro-ospea fenomeno nahiko berria da Web 2.0 hedabideetan, eta hor pertsona bat izan daiteke izugarri ezaguna, ez milioika lagunen artean, Madonna izan daitekeen bezala, baizik eta talde txiki batean —milaka lagun edo dozena batzuen artean. Blog bat baldin baduzu, edo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Mitxel Kaltzakorta: euskara komunikagarriagoa

Laguna eta lankidea dut Mitxel Kaltzakorta. Ostiralean bere azken liburuaren ale bat oparitu zidan, Prosa komunikagarriago egiten. Pozik ikusi nuen Mitxel, eta izugarri poztu nintzen beragatik, badakit-eta zelako lan handia egin behar izan duen liburu hau esku artean ikusi bitartean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

8. probintzia, 20. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 20. saioa. 2008ko otsailaren 3an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakHogeigarren saioan honako gai hauek jorratu ditugu: Zer den Web 2.0. Zertaz hitz egin den euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: Koldo Amestoy kondalari eta Azpi. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina