Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2008

Pausoak blogean idazteko

Idaztea sormen handiko lana izan daiteke, baina baditu hainbat arlo, oso mekanikoak izan arren, garrantzi handikoak izan daitezkeenak, lagundu egiten dutelako azken emaitza hobetzen. Nik horrelako urratsak egiten ditut idazterakoan: TextEdit aplikazioa irekitzen dut, eta bertan idazten dut. Paragrafo bakoitza … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 erantzun

Teknologia berriak hezkuntzan

Teknologia berriek gero eta egiteko handiagoa dute irakaskuntzan. Askotan hori uste izaten dugu, behintzat. Hortik zehar oso garbi daukate, eta hasiak dira liburuak agertzen gai horren inguruan. Hona hemen bost, interesgarriak: Blogs, wikis, podcasts and other powerful web tools for … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Ama hil da

Urtarrilaren 11n ama hil zitzaigun, Paula Mendizabal, 90 urte zituela, Arrasateko Ospitalean. Bi egun lehenago, joan den asteazkenean, tronbosi batek lurreratu zuen, tronbosi bortitzegia medikuen esanetan, eta hark eraman zuen. Hiru egun izan dira emozioz beteak, bi ospitalean eta bestea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 28 erantzun

2007an irakurritako liburuak

Orain liburu bat irakurtzen dudan bakoitzean, idatzi egiten dut Google Docs plataformaren barruan sortutako kalkulu orri batean. Horri esker, urtea amaitutakoan, badakit zer liburu irakurri ditudan urte horretan. Iazkoak, hauek izan ziren: Kontu-jaten. Arantxa Iturbe. (Alberdania) Beñat dardo. Joxan Oiz. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 erantzun

8. probintzia, 17. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 17. saioa. 2008ko urtarrilaren 6an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakHamazazpigarren saioan honako gai hauek jorratu ditugu: Kanon digitala. Zertaz hitz egin den euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: Hezkuntza, Telebista & Bloga eta Saski-Naski. powered … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 erantzun

Kanon digitalaren zitalkeria

Espainiako Parlamentuak kanon digitalaren legea onartu du, SGAEk proposatuta. Gaizki sentitu naiz gehiegikeria horrekin. Hemendik aurrera, CD bat, DVD bat, pendrive bat edo horrelako aparailu bat erosten dudan bakoitzean, zerga bat ordaindu beharko dut, kanon bat, “badaezpadan kopiarik-edo egiten badut”. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Posta kontuak, bateratuta

Gabonak hasi aurretik, bateratu egin nituen posta elektronikoan dauzkadan kontuak Gmail zerbitzuan. Orain, etxean nagoenean ez daukat zertan joan fakultateko webgunera nire laneko posta begiratzera, eta lanean nagoelarik, ez noa Euskaltelera, kontsultatzeko zer iritsi zaidan etxeko postara. Gmail ireki, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 erantzun

Hasiera ona

Ondo hasi naiz urte berria. Oñatitik bueltan, goizeko 01:15ak izango ziren, ordenagailura igo eta sarrera labur bat idatzi dut Wikipedian Will Richardson pedagogo estatubatuarrari buruz. Goizeko 11:00etan, berriz, ondo-ondo jantzi, eta arineketan egitera joan gara Bego eta biok. Sekulako hotza … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun