Pausoak blogean idazteko

Idaztea sormen handiko lana izan daiteke, baina baditu hainbat arlo, oso mekanikoak izan arren, garrantzi handikoak izan daitezkeenak, lagundu egiten dutelako azken emaitza hobetzen. Nik horrelako urratsak egiten ditut idazterakoan:

  1. TextEdit aplikazioa irekitzen dut, eta bertan idazten dut.
  2. Paragrafo bakoitza idatzitakoan, gorde egiten dut, badaezpada.
  3. Irakurri egiten dut idatzitakoa, eta zuzenketak egin.
  4. Hala ere, zelan testu prozesatzaile horrek ez daukan zuzentzailerik, amaitutakoan, Wordera pasatzen dut testua, Xuxenek zuzen ditzan oharkabean egindako okerrak.
  5. Kopiatu egiten dut behin betiko testua.
  6. Itsatsi egiten dut testu hori blogean, eta loturak antolatzen ditut.
  7. “Aurreikusi” aukeratzen dut, argitaratu aurretik.
  8. Berriro irakurtzen dut testua eta, ia beti, aldaketaren bat egiten dut, zelan geratuko den ikusteak beste perspektiba bat ematen dit-eta.
  9. Konforme nagoenean, argitaratu egiten dut.

Pauso asko, esango duzue, baina horrela ziurtatzen dut (ez beti, hala ere!) testua akats barik aterako dela.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

6 Responses to Pausoak blogean idazteko

  1. egilea: jauregibeitia

    Garrantzitsuena beti, nire ustetan, ez da hizkuntzaren zuzentasuna. Blog-etan garrantzi handiagoa ematen diot beti idazteko freskotasun eta ulergarritasunari. Hori da nire ustez gakoa. Erraz irakurri eta interesgarria den informazioa duten blog-ak jarraitzen ditut.

    Hala ere, nire argitaratzeko prozesua antzekoa da, baina ez dut lortzen akats gabeko post-ik.

  2. egilea: Anonimoa

    Jauregibeitiaren antzera pentsatzen dut… baina saiatzen naiz ni ere akatsak gutxi izan daitezen 🙂

    Joxe, textEditen idatzi eta gero word-era pasatu? eta gainera gero xuxena eta gero nabigatzailera?

    Uste dut pauso gutxiago egin daitezkeela. Nire gomendioa da edozein testu prozesatzailetan idaztea, baina gero firefox-en bertan pasatzea xuxen .Pauso bat gutxiago, behintzat. Word-eko pausoa kenduta.

    Nik neuk argitaratu ostean ere egiten ditut aldaketak… baina ze demondre, beste hainbat lekutan baino libreago ikusten dut nere burua, inori azalpenik eman beharrik gabe. Hori bai, irakurleekiko errespetuz.

  3. egilea: Luistxo

    Bai, azken erantzuneko horrekin MS Word-en urrats aurreratuko duzu. Firefox-en instalatu Xuxen plugina, eta blogeko formularioan berbak kargatzearekin agertuko zaizkizu okerren azpian marra gorriak.

  4. egilea: oier u.

    Nik ere TextEdita erabiltzen dut batzuetan. Bestetan, zuzenean idazten dut, eta ondoren (wordpress erabiltzen dut) aldaketak aurrebistaren arabera egiten ditut.

  5. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, lagunak! Xuxen plugina instalatuta daukat, baina zenbait hitzekin ez dabilkit ondo: buruz ari naiz, baina “horiek” idazten dudanean, adibidez, marra gorria agertzen zaio hitzari azpian. Horregatik, begitatzen zait bertsio hori ez dela hain osatua. Horregatik pasatzen dut Wordetik.

    Bestalde, ni ere ados nago zuekin zuzentasuna ez dela garrantzitsuena blogean idazterakoan, baina mezu honekin azpimarratu nahi nuen badirela zenbait urrats egin beharrekoak, gauzak txukun ateratze aldera. Eskerrik askok zuen iradokizunengatik.

  6. egilea: Julen

    Xuxenen bi bertsio daude: batak hunspell motorra erabiltzen du eta besteak myspell. Wordek pentsatzen dut bestelako sistemaren bat erabiltzen duela, jabeduna seguraski.
    Adibidez, OpenOffice.org-ek hunspell motako Xuxen erabiltzen du eta Firefoxek aldiz myspell motakoa. Hunspell motorra hobe dabil myspell baino. Edonola ere, Firefox 3ak hunspell motorra erabiliko du beraz pentsatzekoa da zuzentzaile finagoa izango dugula.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude