Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2007

iPhone al da etorkizuneko ordenagailua?

Apar ugari harrotu du Steve Jobsek herenegun egindako aurkezpenak, batez ere hark aurkeztutako iPhone telefonoak. Bego eta biok gaueko 11:30ak arte izan ginen aurkezpena ikusten ordenagailuan eta, egia esan, txundituta geratu ginen telefonoarekin. Ez dakit telefono horrek arrakasta izango duen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Zergatik Firefox: testigantzak

Gero eta jende gehiagok darabil Firefox Interneten nabigatzeko. Mundu osoan milioiak eta milioiak dira erabiltzaileak. Euskal Herrian ere, gero eta gehiago. Asko, ordea, oraindik ez dira ausartzen saltoa ematera. Horientzat, hainbat testigantza ekarri ditugu hona; batzuk adituak dira Internet kontuetan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin

JA 34

Atzo eguerdian amarenean nengoela, manta zahar bat hartu esku artean, eta konturatu nintzen letra gorri batzuk zituela ertz batean: JA 34. Orduan gogoratu nintzen neuk nituela hizki eta zenbaki horiek Saturrarango seminarioan sartu nintzenean, 11 urterekin. Manta hura ordukoa zen. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Antonia

Aurreko asteazkenean film bat ikusi genuen telebistan, zoragarria: Antonia’s line. Lau txakur handirekin egindakoa zen, baina txunditu egin ninduen, zer ondo eginda zegoen eta zelako bizipoza transmititzen zuen. Bigarren Mundu Gerraren ostean Antonia itzultzen da bere jaioterrira alabarekin, eta han … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Gorazarrea gordailuari

Lau urte pasa nire ezker besoan eraman ondoren azalpean ondo babestuta, atzo kendu zidaten gordailua, plastikozko kutxa txiki bat, argazkian ikusten denaren antzekoa, nondik irteten baita bihotzerantz hodi mehe bat material berekoa. Niri hortik sartu didate kimioa ez ezik, baita … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 5 iruzkin