Google Page Creator

Aurrekoan, ez dakit zelan, aurkitu nuen Googlen beste aplikazio hau: Google Page Creator, web orriak sortzeko. Eta, konturatu orduko, egina nuen lehena. Erraza begitandu zitzaidan.

Google Page Creator aplikazio bat da, sarean oinarritua, eta bertan gauzak egin ahala ikus daitezke argitaratutakoan geratuko diren moduan. Berau erabiltzeko ez da HTMLrik edo beste ezer jakin behar. Aplikazioak uzten du testua kokatu, baita irudiak edo bestelako edukiak ere, eta klik bat eginez, egindako lana argitaratzea Googlen zerbitzari batean.

Aplikazio hori berdin dabil Windows, Linux edo Mac sistema eragileetan, berau erabiltzeko kontu bat behar da Googlen, edo helbide bat Gmail-en. Erabiltzaile bakoitzak 100MBko muga bat du orriak gordetzeko.

Zer alde dago, hortaz, Google Page Creator eta Blogger aplikazioen artean, biak enpresa berarenak? Halaxe erantzuten du Justin Rosenstein GPC aplikazioaren sortzaileak: “Google Page Creator egina dago webgune sinple eta estatiko bat sortu nahi dutenentzat; Blogger, berriz, egin zen sarri idatzi nahi duen jendearentzat”.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

1 Response to Google Page Creator

  1. egilea: Gorka

      Zure artikulua irakurri bezain laster gogoz ekin nahi izan diot nire orria sortzera. Tamalez, Gmail kontua izatea derrigorrezkoa da eta Google Account soilarekin ezin duzu Page Creatorrera sartu. Betidanik izan dut hotmail kontua eta unibertsitatera sartzerakoan bi korreo erabiltzera ohitu naiz. Ez dut hirugarren bat nahi ez diodalako erabilerarik emango. Beraz Googlek account normalarekin sartzea baimendu arte itxaron beharko dut. Dena den mil esker informazioagatik. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude