Hilabetekako artxiboa: iraila 2005

Maketo

Tabernaren ertz batean nago, koinatua agurtzeko zain. Nire ondoan, bi gizon nagusi, txikito bana edaten. Euskaraz ari dira. Halako batean hirugarren bat hurbiltzen da, erdalduna, eta zerbait esaten die, adar soinuan. “¡Vete por ahí y déjanos en paz, maketo!”, erantzun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Mariano Ferrer, Radio Euskadin

Astelehen gauean ohera joan aurretik, haginak garbitu bitartean, irratia piztu eta, hara non, Ganbara irratsaioan Mariano Ferrer kazetariaren ahotsa entzun nuen, Radio Euskadin. Irratsaioa bukatzear zegoen, baina bi ahots, behintzat, ezagutu nituen: Marianorena, eta Jose Felix Azurmendirena. Antza denez, Mariano … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Eguraldia eta mahatsa

Igande gauean oheratu zenean, esan zidan Mirenek: “aita, entzun duzu zelako zaparrada?”. Baietz, nik, gogor ari zuela. “Hori ez da izango, bada, ona mahastientzat”, erantzun berak. Behin irailera iritsita, familia osoa eta lagun asko horrela ari gara pentsatzen, eguraldia neurtzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Ipotxa eta nanoa

Applek iPod Mini aurkeztu zuenean, 2004ko otsailean, “ipotxa” deitu genion. Izan ere, txiripa hutsa bazen ere, musika jogailua oso txikia baitzen, eta izen biek bazuten antzekotasun handia, batez ere fonetikoa. Joan den asteazkenean Steve Jobsek aurkeztu zuen iPod Nano, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Irailaren 11: hiru urte

Gurutze Irizarrek gogorarazi dit telefonoz gaur bezalako egun batean, orain hiru urte, aurkitu zidatela minbizia. Orduan mundua erori zitzaidan gainera. Baina sei kimioterapia saio, hezur-muinaren transplante bat eta hiru urte igarota, hemen nago oraindik: onik, lanean, eta bizitzaz gozatzen. Mila … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 8 iruzkin

Besamotz

Zuetariko batzuk konturatuko zineten hiru bat egunean ez dudala ezer idatzi blogean. Ezin izan dut. Ezker besoa, besaburua hobeto esanda, erabat minduta nuen, eta ez nintzen gauza ez lo egiteko, ez janzteko, ez autoa gidatzeko, eta ezta idazteko ere. Orain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Intxaurrak eta oharra

Ramon eta biok anaiak gara, bera hirugarrena eta ni laugarrena. Gu ere desberdinak gara, oso, beste neba-arreba asko bezala. Bera, Ramon, izugarri ondo moldatzen da margotzen, eta orain hamar bat urte hasi zenetik, oso lan politak egin ditu langintza horretan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Festazaleak

Hasi dira Elorrioko jaiak, Ferixa Nagusikoak, egia esan ostiral gauean hasi ziren, eta gure Miren lagunekin ari da jaiok ospatzen, inoiz baino gehiago. Hasteko, elastiko batzuk inprimarazi dituzte lagun talde guztiarentzat, non aurrealdean jartzen duen “Festazaleak”. Joan den uztailean, bestalde, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Lotsa

Lotsa sentitu dut azken egun hauetan, ikusirik nola munduko herrialderik ahaltsuenak ez duen ia ezer egin lehenbailehen handik ateratzeko New Orleansen geratzen ziren milaka lagun, harrapaturik, eta urik eta jatekorik gabe. Lotsa, ikusi dudanean New Orleansen gelditu ziren gehienak pobreak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gorraizea

Atzo Durangoko anbulatorian izan nintzen, etxeko medikuak bidalita, egin ziezadaten audiometria bat. Antza denez, gero eta gutxiago entzuten dut —Begok eta Mirenek, behintzat, horixe esaten didate—, eta ea hori egia den. Espezialistak barne belarria aztertu eta esan zidan, kanpotik behintzat, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin