Festazaleak

Hasi dira Elorrioko jaiak, Ferixa Nagusikoak, egia esan ostiral gauean hasi ziren, eta gure Miren lagunekin ari da jaiok ospatzen, inoiz baino gehiago. Hasteko, elastiko batzuk inprimarazi dituzte lagun talde guztiarentzat, non aurrealdean jartzen duen “Festazaleak”.

Joan den uztailean, bestalde, hiru lagun hasi ziren eskuturrekoak, lepokoak, eta era guztietako pitxiak egiten, eta atzo, igandez, salgai ipini zituzten herriko plazan. Ez zitzaien gaizki atera, bakoitzak irabazi baitzituen ia 40 euro. Diru horrekin, jakina, jo eta ke ari da orain autotxoketan, barraketan, eta bestelako jolasetan, garestiak oso, bestalde, dena esan behar baldin bada.

Hortxe dituzue, argazkian, lagun taldeko batzuk. Zutik ezkerretik hasita, Ane, Irune, Maddalen eta Miren. Belauniko, berriz, Ana eta Ainhoa.

Gaur koadrillen eguna da, egun handia bertoko jendearentzat. Ni lanera joango naiz, baina Bego eta Miren saltsan ibiliko dira, lagunekin batera. Ondo pasau denok!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude