Zozoa eta birigarroa, mp3n

Aspaldi nenbilen txori kantuak ikasi guran, nekez bereizten ditut-eta txorien jardunak, kukuarena eta belearena izan ezik. Atzo aurkitu nuen webgune bat, BBC albistarian, eta hor 10 txoriren kantuak eskaintzen zaizkigu mp3 formatuan, denak ere oso ezagunak Britainia Handian ez ezik, baita Euskal Herrian ere. Besteak beste, txori hauen kantuak aurkituko dituzue hor:

  • Blackbird: zozoa.
  • Collard dove: usoa.
  • Greenfinch: txarraskila.
  • Robin: txantxangorria.
  • Song Thrush: birigarroa.
  • Wren: txepetxa.

Seme-alabak dituzuenentzat ere egokia izan daiteke webgune hori; erdi jolasean, bertan ikas ditzakete-eta hor agertzen diren txorien kantuak. Izan ere, kantuok webgunean bertan entzun daitezke, baina jaistea ere posible da, mp3 formatuan, gero entzuteko edozein mp3 irakurgailutan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Zozoa eta birigarroa, mp3n bidalketan

  1. egilea: Jozulin

    Hemen dauzkazu Europa guztiko txorien kantuak kontsultatzeko orria:
    http://www.scricciolo.com/eurosongs/canti.htm

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude