Hilabetekako artxiboa: ekaina 2005

Iragana eta geroa

Hona hemen gure familiako zaharrena eta gazteena, elkarrekin Esteñibar baserrian, Elorrion. Ama Paula orain 88 urte jaio zen Uritte baserrian, Eskoriatzan, baina aspaldi honetan Mondragoen bizi da. Miren, berriz, orain 10 urte jaio zen halabeharrez Donostian, baina hemen bizi da, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Pokastina, inoiz baino errazago

Joan den hilean Steve Jobsek agindu zuen Applek laster eskainiko zuela pokastina iTunes programan, eta baita enpresa horren ipotxetan ere, hau da, musika jogailuetan. Esan eta egin: atzoz gero iTunes programak eta iPod jogailuak posible egiten dute, inoiz baino errazago, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Noiz arte Euskadi Irratia RSS barik?

Joan den asteaz gero Bloglines albiste biltzaileak SER irratiaren audioak ekartzen dizkit zintzo-zintzo, Madrilgo irratiak zerbait berri ateratzen duen aldiro. “Iñaki Gabilondok”:http://www.cadenaser.com/programas.html?anchor=serprohoy egindako elkarrizketak, El Larguero irratsaioan egindako solasak, eta beste material asko iristen zait orain, ordenagailuan entzun dezadan. Euskadi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Zenbait gomendio MCCri

Beharbada MCC taldeko inor ez da konturatu, baina joan den osteguneko artikulua dela eta, irakurleek hainbat gomendio utzi dituzte erantzunetan, MCCk kanpaina eraginkorragoa egin dezan erasotzen dutenen kontra. Irakurleen artean iritzirik zabalduena izan da ideia ona dela kontraerasotzea, baina berandu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Aralar

Aralar alderdikoei gogorra egin zaie etxe sartzea Eusko Legebiltzarrean: EAk ukatu egin zien talde parlamentarioa izatea, hirukoak ez zien traturik onartu lehendakaria onartzeko saioan, eta, azkenik, EHAK-k denon begi bistan utzi du Aralarrek, hasiera honetan behintzat, uste baino eragin apalagoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

ETB1, potrojorran

Gaur bazkalostea negargarria izan da ETB1ean. Sautrela ikusten ari ginela, Patxi Zubizarreta idazlearen aurpegia izoztu egin da, eta horrela iraun du lau bat minutuz. Handik bost minutura, berriz, Pokemon hasteko zela, izoztu egin da berriro pantaila, eta horrela egon da, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Zumar galdua

Orain hiru bat aste, Miren alaba zuhaitzak ikasten ari zela, aprobetxatu egiten genituen txango laburrak zuhaitzen ostoak bildu, eta gero koaderno batean txukun-txukun pegatzeko, bakoitza bere izenarekin. Bat, ordea, ezin aurkitu inon: zumarra. Orduan pentsatu nuen gure ezjakinagatik ez genuela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Gustavo

Ia hogei urte neraman Gustavoren berririk gabe. Googleri eskatu nion laguntza, eta hark eman. Baina ez nago seguru aurkitu dudan pertsona hori nire Gustavo den, edo beste bat. Dena hasi zen 1985ean, Israelen. Han, Mishmar Hanegev kibutzean Gustavo ezagutu genuen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

MCC kontraerasoan

MCC taldeak erabaki du erantzutea Interneten-eta jasotzen ari den erasoei, azken aldian areagotu egin baita bere kontrako jazarpena sarean. Eraso horietako askotan lotu egiten dira Euskal Herriko kooperatibak eta ETA talde armatua. Estrategia aldaketa Bi modutan erantzungo du MCCk oraingoan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 13 iruzkin

Perla bat

Orain pare bat hilabete-edo, Aste Santuko oporretatik bueltan, hitz egiten ari nintzela Arantza Ozaetarekin, esan nion zein gustura irakurri nuen Patxi Salaberri irakaslearen liburua Euskal Klasikoen Atarian, eta bereziki aipatu nion Axularrek Gero liburuan Irakurtzaileari idatzitako lehen paragrafoa: Egun batez, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1