Zumar galdua

Orain hiru bat aste, Miren alaba zuhaitzak ikasten ari zela, aprobetxatu egiten genituen txango laburrak zuhaitzen ostoak bildu, eta gero koaderno batean txukun-txukun pegatzeko, bakoitza bere izenarekin. Bat, ordea, ezin aurkitu inon: zumarra.
Orduan pentsatu nuen gure ezjakinagatik ez genuela aurkitu zumarrik, berau ez genekielako antzematen. Baina orain jakin dut Jakoba Rekondori esker, XX. mendearen 80. hamarkadan zumarrak ia erabat desagertu zirela gurean, grafosia gaitzak jota.

Dena dela, baten batzuk geratuko dira bazterretan, atzo bertan Bertatik Bertara saioan donostiar batek behin eta berriro aipatu zuen zuen Donostian bazegoela zumarrik. Beraz, oraindik badut itxaropena Euskal Herrian bertan ikusiko dudala zumarrik, Kanarietara joan beharrik gabe.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun Zumar galdua-ri

  1. egilea: asier

    Azken egunotan bila eta bila jardun dot, baina Eibar inguruan, behintzat, nik ez dot bat bez topau. Egongo dira, jakiña, errekazuluetan, edo bide baztarretan, baina ez jata parian tokau.

    Hori bai, esan deste Lekeittio eta Izpazter bittartian asko dagozela. Haraxe juan bihar.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Gezurra dirudi nola desager daitekeen hain denbora laburrean arbola bat. Gaztainarekin ere antzeko zerbait gertatu zen. Lehen nonahi aurki zitezkeen. Orain, berriz, banaka batzuk baino ez.

    Lekeition badut lagun bat, eta hari galdetuko diot ea lortzen dizkidan hosto batzuk. Mila esker, Asier.

  3. egilea: asier

    Ibarrangeluko basozaina laguna dakat, eta jirau desta zumar adar polit bat. Made in Ea.

    Ia zelan bialtzen detsuten…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude