Hilabetekako artxiboa: maiatza 2005

Lazarraga eta Cervantes

Oso gustura irakurri dut joan den astean Oihana Elortzak Pruden Gartzia Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekako zuzendariari Goienkarian egindako elkarrizketa. Elkarrizketa horretan Pruden Gartziak hitz egiten du Joan Perez Lazarragak eta Miguel Cervantesek ustez izandako harremanaz, hizkuntzen erabileraz XVI. mendean, eta Oñatik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Hileta

“Aita, joan naiteke Ainhoarekin elizara, Remeiren hiletara?”, galdetu zidan Mirenek, ikusita bere lagun bati gurasoek ez ziotela utzi joaten. “Bai, gura baduzu”, erantzun nik. “Horrelako egunetan, jendeak bi arrazoi izaten ditu elizara joateko: edo fededunak dira, eta behar dute hara … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Agur, Remei

Mirenek esan zidan, etxera sartu baino ez: “aita, Remei hil da!” Zur eta lur geratu nintzen. Banekien azken aldian makal zebilela, oso argalduta, eta oraindik ospitalean, baina ez nuen espero horrelakorik. Josu etorri zitzaidan gogora, senarra, eta Andrea eta Amaia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Filmak bikoiztearen kontra

Atzo iritsi zitzaidan berri bat Argiaren Harian, eta aipatzen zituen “Lourdes Oñederra”:http://www.armiarma.com/zaldiero/087.htm idazle eta irakaslearen hitz batzuk, *Diario de Noticias de Álava* egunkarian esandakoak: Erabat nago filmak jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin ikustearen alde, eta uste dut gure umeak lehenbailehen ohitzea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 12 iruzkin

Azalaren indarra

Lehen aldiz jakin dut baten batek erosi duela nire liburua portadagatik. Eta poztu egin naiz, ahalegin handia egin genuelako portadarekin. Batetik, nahi nuen liburuaren azalak garbi adieraztea liburuaren mamia minbiziarekin zegoela lotuta. Horretarako hautatu nuen izenburua, Medikuak esan dit minbizia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Blogak eta marketina

Netadblog izeneko blogean irakurri dut nola Ideup marketin etxearen aholkuari jarraiturik, Espainiako bi argitaletxe — Temas de Hoy eta M.R.— hasi diren beren liburu berriak bidaltzen doan, hainbat blogari ezaguni. Horien artean daude J.J. Melero (Atalaya), Jose Luis Orihuela (eCuaderno) … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

Aulkiak, ipurdiak eta ametsak

Atzo Anjel Lertxundik zutabe zoragarria —beste bat— oparitu zigun Berria egunkarian. Ahal baduzue, irakurri. Hona hemen zatitxo bat: Gure ipurdiaren neurriko aulki bat dago munduan gutariko bakoitzarentzat. Hantxe esertzea dugu amets.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Eten digitala

Herenegungo artikulua dela-eta, atzo lagun batek, asko estimatzen dudan lagun batek, ohar bat bidali zidan, eta bertan adierazten zidan “amildegi digitala” baino, “eten digitala” egokiago ikusten zuela: Hizkuntza ohartxo bat zure “Amildegi digital berria” artikuluaz. Ingelesezko “digital divide” gazteleraz “brecha … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Martin Zabaleta

1983an ezagutu genuen Martin Zabaleta mendizale euskalduna… Vancouver hirian, Kanadan. Alaskara bidean agertu zen han, Kaliforniatik zetorrela. Izeko bat zuen Vancouverren, eta harenean geratu, pare bat egun, Ipar aldera egin aurretik. Izekok guri deitu, eta hara joan ginen, kafe bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Amildegi digital berria

Seth Godinek hautsak harrotu ditu bere azken artikuluetako batekin, Amildegi digital berria, non azaltzen baitu nola sortzen ari den amildegi gero eta handiagoa teknofiloen eta gainerako jendearen artean. Teknofiloei digerati dietzen die Seth Godinek. Digerati hitz konposatua da —“digital” eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina