Eten digitala

Herenegungo artikulua dela-eta, atzo lagun batek, asko estimatzen dudan lagun batek, ohar bat bidali zidan, eta bertan adierazten zidan “amildegi digitala” baino, “eten digitala” egokiago ikusten zuela:
Hizkuntza ohartxo bat zure “Amildegi digital berria” artikuluaz. Ingelesezko “digital divide” gazteleraz “brecha digital” eman zuten noizbait, eta gero hor hasi ginen euskaldunok, “divide” eta “brecha”, bata nola bestea, emateko zalantzan. Egia esateko, “amildegi” askotan ikusten da, baina niri handi samarra iruditzen zait “digital divide” adierazteko. Nahiago dut “eten digitala” erabiltzea. Izan ere, jendearen harremanaz ari garela, euskarak badu tradizio bat, harreman hori puskatu eta haserre edo zatiketa (“divide”!) sakona gertatu denean, “eten handia” sortu dela esateko.

Arrazoizkoa deritzot lagunak esandakoari, eta aurrerantzean nik ere eten digitala erabiliko dut digital divide hori adierazteko. Eskerrik asko oharragatik!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Eten digitala-ri

  1. egilea: Jabi

    Lubaki digitala esan nion nik duela urte t’erdiko testuan eta hala agertzen da beste zenbait aipamenetan, “divide” baino gutxiagotan ageri den “ditch” hitzaren itzulpen moduan. Gero eta amildegiago dirudi, hala ere, baina hitz zehatzaren falta gorabehera, edozein erabilita ulertzen da esanahia.

  2. egilea: Julen

    Niri iruditzen zait, Jabi, lubaki horrek zentzu belikoa daukala. Esanahiaren aldetik, ematen du lubakian teknofiloak zaudetela, armekin, hurbildu nahi duen orori tiro egiteko.

    Gure itzulpen enpresan eten digitala erabiltzen dugu. Amildegia, berriz, handi samarra da, Joxek bere testuan aipatzen zuen bezala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude