Martin Zabaleta

1983an ezagutu genuen Martin Zabaleta mendizale euskalduna… Vancouver hirian, Kanadan. Alaskara bidean agertu zen han, Kaliforniatik zetorrela. Izeko bat zuen Vancouverren, eta harenean geratu, pare bat egun, Ipar aldera egin aurretik. Izekok guri deitu, eta hara joan ginen, kafe bat hartzera beraiekin. Gizon trinkoa agertu zitzaigun atarian, irribarre zabalekoa. Eskua ematerakoan, harrizkoa ematen zuen.

Gizon lasaia. Horrela gogoratzen dut Martin, umila, eta irribarre errazekoa. Ez dakit zenbat kafe edan genuen elkarrekin, huntaz eta hartaz hitz egiten genuen bitartean. Une batez, saiatu nintzen haren bizkar zorroa jasotzen, Alaskara eraman behar zuena…, eta ia erori egin nintzen, hain zen pisua.

Harrezkero ez dugu Martin ikusi, telebistan bakarrik, orain bost bat urte. Ile motzagoa zuen, baina pantailan ere, gure Martin ikusi genuen: lasaia, umila, eta umore onekoa. Bejondeiala!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Martin Zabaleta bidalketan

  1. egilea: Joxe Aranzabal

    Irribarrea marraztu zait ezpanetan, imajinatuz zuen arteko elkarrizketa hegazkinean: alde batetik digerati euskaldunak, burua bero-bero eta ilusioz beteta Silicon Vallerantz, eta bestetik, gizon lasaia, Montanara bidean, han izadiarekin bat egiteko berriz ere.

    Zuei dagokizuenez, bost urte baino ez dira igaro, eta begira zelako bide luzea egin duzuen. Zorionak Martini, eta zorionak zuei ere. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude