Hilabetekako artxiboa: apirila 2005

Linfoma baten historia

Igande iluntzean Fatimak deitu zidan, arreba gazteak, eta esan zidan El Mundo egunkariak zekarrela blogari baten kasua, Bartzelonakoa, eta Ivan Noblek bezala, mutil horrek bere gaixotasunaren berri kontatzen zuela bere blogean. Atzo goizean, berriz, Gari Araolazak bidali zidan antzeko mezua. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Galde-eskeak

Joan den astean sei galdera jaso nituen Berria egunkaritik, egunean bat, eta nik txintxo-txintxo erantzun Galde-eskeak atalean argitaratzeko. Berriaren edizio elektronikoan ezin zirenez ikusi, hona dakartzat, sarean ere ager daitezen. Medikuak esan dit minbizia dudala kronika osatuta, hasierara jo eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Historiografia neofrankista

Aurreko batean irakurri nion Julio Llamazares idazle espainiarrari, ez zitzaizkiola bat ere gustatzen Pio Moa eta César Vidal bezalako sasi-historiagileak. Jakin-minez geratu nintzen, nortzuk ote sasikoak. Atzo, berriz, Eroskin izan nintzen, Abadiñon, eta haien liburu mordoa ikusi nituen erakusgai, salduenen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Karapaixoa

Atzo karapaixoa jan genuen afaltzeko. Mirenek eta Ainhoak esku artean duten hori da karapaixoa: baserriko ogi bat, txorizo eta arrautzarekin. Jeneralean egiten da Garizuma garaian, eta aitapontekoak edo amapontekoak oparitzen dio besoetakoari. Hori da, behintzat, ohitura inguru honetan, nahiz eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Etiketa posta elektronikoan

Jende askok erabiltzen du posta elektronikoa kontuan hartu barik eremu horretan erabiltzen den gutxieneko etiketa. Horrela dabilenak jakin beharko luke ingurukoak nazkatzen ari dela, bera ere lerdemerke huts agertzen dela besteen aurrean, eta zaborra banatzen ari dela, nahiz eta asmorik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Liburuaren aurkezpena EHUn

Atzo Leioan izan nintzen, Euskal Herriko Unibertsitatean. Angel Bidaurrazaga eta Gorka Palacio irakasleek gonbidatu ninduten, liburuaren aurkezpena egin nezan Medikuntzako eta Kazetaritzako ikasleen aurrean. Aretora iritsi orduko kartel mordoa ikusi nuen hitzaldia iragartzen. Han, baina, bederatzi lagun bakarrik agertu ziren, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Goiz bat ospitalean

Atzo goiza Deustuan igaro genuen, San Sebastian ospitalean. Aspalditik nuen proba bat egiteko han, PET delakoa, alegia Positroiak Igorritako Tomografia. Hori da teknika bat diagnostikoa lortzeko irudi bidez, eta erabiltzen da onkologian eta neurologian batez ere. Beraz, han agertu nintzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Aurkezpenetako argazkiak

**Aitor Larrañaga** koinatua eta laguna gurekin izan zen liburuaren lehen aurkezpenetan, eta han ibili zen argazkiak ateratzen, gelditu barik. Orain Flickr webgunean ipini ditu haietako zenbait, denok ikus ditzagun. Klik egiten baduzue eskuin aldean “View as slideshow” dioen tokian, itxaron … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Diseinua enpresetan

John McWade diseinatzaileak eta PageLab bere enpresak beste liburu bat kaleratu dute, interesgarria oso diseinatu behar dutenentzat materiala enpresentzat: Before and After Graphics for Business. Liburu horretan, John McWadek erakusten du nola erabili gaur egungo erremintak enpresa diseinuak egiteko, zeinek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Erreportajea Argian

Aste honetako Argiak ere lau orriko erreportajea eskaini dio liburuari. Berau egiteko Julen Gabiriak beste ikuspegi bat landu du: oinarritu da nik aurkezpenetan erabilitako zortzi argazkitan, eta nire familiakoen iritzietan (Bego, Miren, Fatima, Mikel eta ni). Emaitza oso polita da.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina