Etiketaren artxiboa: 2009

2009an irakurritako liburuak

Iaz 34 liburu irakurri nituen. Horietatik, erdia baino apur bat gehiago (%53) izan ziren fikziozkoak. Hizkuntzei dagokienez, gehienak euskaraz irakurri nituen (%64,7), baina baita gaztelaniaz (%23,5) eta ingelesez ere (%11,7). Hurrenkera honetan joan nintzen irakurtzen: Zorion perfektua. Anjel Lertxundi. (Alberdania) … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Urteberri on!

Oraingoan onik iritsi gara 2010era, bai Gabon Zaharreko afaria eta baita Urteberriko bazkaria patxadaz igarota, ezelango eragozpenik barik. Atzo Oñatin izan ginen, Pikupe elkartean, hantxe izan baikenuen Gabon Zaharreko afaria. Gaur, berriz, Esteñibarren izan gara, Gazeta auzoan, Elorrion. Bietan giro … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Gabon gaueko afaria

Patxadan igaro genuen Gabon afaria, eta are patxada handiagoan Eguberri eguna. Afaria gurean egin genuen. Bertan elkartu ginen Aitor koinatua, Idoia koinata, Jon iloba, Zanna iloba, beronen laguna Catia eta gu hirurok. Ordu txikietan, berriz, auzoen bisita izan genuen, Begoña, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Aurten, Gabonetako arbolarik ez gurean

Aurten eten egin dugu hogeita bost urteko tradizioa gurean. Gabonetan ez dugu arbolarik ipiniko. Horren ordez, mahai bat jarri dugu balkoi ondoan, eta berorren gainean Olentzero, zenbait apaingarriz lagunduta. Erabat minimalista. Begok atondu du, eta besteok pozik aldaketarekin. Alde batera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Bilbon, Egunkariaren alde

Orain zazpi urte ezin izan nintzen joan Donostiara, artean ohean nengoen-eta, kimioaren ondorioak pairatzen. Atzo, berriz, Bilbon izan nintzen, ondo jantzita, hori bai: lau elastiko termiko, jertse lodi bat eta anorak potoloa, txanoa eta eskularruak. Lineako autobusa hartu genuen hara … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 iruzkin

Epaiketa lotsagarria

Ausartu ziren Euskaldunon Egunkaria ixtera, eta, zazpi urte geroago, ausartu dira Egunkariako bost lagun akusatuen aulkietan jezarraraztera, Auzitegi Nazionalean. Lotsabakoak! Antolatu nahi ditut neure ideiak auzi honen inguruan, baina oso zaila egiten zait: hitz eta adjektibo potoloak datozkit bor-borka etengabe, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Ramon anaiaren estudioan

Atzo egun polita igaro genuen Bergaran. Ramon anaiak bere estudio berria erakutsi zigun, leku ikusgarria, artistaren sancta sanctoruma. Jo eta ke ari da Ramon margotzen, egunean sei bat ordu, eta pozik ikusten da, ideiak bor-bor eta sekula baino ekintzaileago. Estudiotik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Mediku eta erizain euskaldunen artean

Atzo Altsasun izan nintzen, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen XIX. jardunaldietan, bertan hitzaldi bat eman nuen-eta —Eriaren ikuspuntua—, nire gaixoaldiaren gainean. Bego emaztearekin batera joan nintzen, eta Iortia kulturune bikainean 60 bat mediku eta erizain euskaldun izan nituen aurrez aurre. Arreta handiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Joseba eta Agurtze ezkondu dira

Larunbata egun oparoa izan genuen Elorrio aldean: batzuk mahatsa biltzen ari ginen bitartean, beste batzuk —Joseba Knörr eta Agurtze Olaetxea— ezkondu egin ziren. Tabernariak ditugu Joseba eta Agurtze, tabernari atsegin eta maitagarriak, Xara tabernan. Txantxibiri kaleko bizilagunen partetik, zorionik beroenak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Mahats biltze bikaina

Atzo mahats biltze eguna izan genuen Esteñibar baserrian, Elorrion. Beldurrez hasi ginen lanean, goizeko lehen orduan sirimiri apur bat egin baitzuen, baina, iragarpenak gorabehera, eguraldi ona eta mahats biltze bikaina izan genuen. Urtero legez, jende asko eta ona elkartu ginen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1