Etiketaren artxiboa: sustatu

Sei urte blogeatzen

Joan den azaroaren 8an Faroak hiru urte bete zituen, 2004an hasi bainintzen blog honetan idazten, nahiz eta orduan Blogger plataforman izan. Sustatun, berriz, 2001eko hondarrean hasi ginen. Beraz, sei urte blogeatzen, hor nonbait. Gaur kopa bat ardo edango dut hori … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 10 erantzun

Faroaren oihartzuna Sustatun

Ikasturte honetan Sustatuk hiru artikulu hartu ditu Farotik, editoreek interesgarri iritzita. Editoreek ez ezik, irakurleek ere interesgarritzat jo dituzte artikuluok, hirurak baitaude iraila ezkero gehien klikatu direnen artean. Sailkapena Artikulua Jasotako klik kopurua 1. Txortan, etimologia 981 11. Pornografia 2.0 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

HUHEZIren historia, Xtimeline aplikazioan

Herenegun izan nuen Xtimeline aplikazioaren berri Sustatun. Xtimeline da aplikazio bat antolatzeko historiak, biografiak, etab., modu kronologikoan. Bertan txerta daitezke testuak, argazkiak, audioak eta bideoak. Gustatu, eta probatu egin dut. HUHEZI fakultatearen historia egin dut euskaraz eta gaztelaniaz, eta laster … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 erantzun

Zenbat blog daude euskaraz?

Euskal blogosfera 2001ean sortu zen, Sustatu.com blogarekin. Gaur egun, berriz, ia sei urte igarota, 4.500 blog inguru ditugu euskaraz. Jakina, blog horiek guztiak ez daude bizirik. Euskarazko blog horiei aplikatzen badiegu David Sifryk Technorattin erabiltzen duen neurria, blog horien %55 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , | 16 erantzun

Pulitzer ere, digitalez

Blogariok Sustatu saria ez ezik, Pulitzer saria ere irabazi ahal dugu hemendik aurrera. Lehena irabazteko euskaraz idatzi behar. Bigarrena eskuratzeko, berriz, hobeto ingelesez moldatzea. Logikoa zen Sustatuk blogarion lana onartzea, bera ere bloga baita. Pulitzerrena, ostera, aurten gertatu da lehen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Euskarazko zibermedia, erren

Joan den astean, Zaragozan nintzela, Cibermedios liburua erosi nuen, liburu bat Ramon Salaberriak koordinatua eta ikertzaile talde batek egina honako unibertsitateetakoak: EHU, Santiago de Compostela, Malaga eta Nafarroa. Gainbegiratzen ari nintzela, begiak atal batera joan ziren, Zibermedia euskaraz, Javier Diaz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Nire izenordeak Sustatun

Sustatun idatzi nuen garaian beti ez nituen izenpetu nire artikuluak nire izen-deiturekin. Gaixotu arte bai, baina gaixotu ondoren hasi nintzen izenordeak erabiltzen. Garai hartakoak dira Dick Turpin eta Aitita Makurra izenordeak, besteak beste. Gaixotu eta lasterrera tratamenduan hasi nintzen, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 7 erantzun

Sustatuk 5 urte bete ditu

Gaur Sustatuk bost urte bete ditu, bost, 2001eko urriaren 29an plazaratu baitzen lehenengoz. Zorionak, beraz, nola edo hala Sustatun parte hartu dugun guztioi, batez ere CodeSyntax eta Goiena enpresei, beraiek sortu baitzuten bloga. Niretzat ere berezia izan da Sustatu. Eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 erantzun