Etiketaren artxiboa: saski-naski

Estresa

“Enpresaz aldatu behar dut, ezin dut gehiago. Joan den asteazkenean, negarrez irten nintzen fabrikatik”. Hauek izan ziren nire lagunaren hitzak, elkar agurtu bezain laster. Harrituta geratu nintzen, bera gizon alaia baita, eta indartsua. Urteak daramatza nire lagunak enpresa horretan, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Nazionalistak errudun

Kataluniako Parlamentuak estatutu berria onartu izanak hautsak harrotu ditu Espainiako hedabideetan. Iruzkin batek eman dit atentzioa, “Cristina López Schlichting-ek”:http://laerazp.blogspot.com/2005/09/una-actuacin-redonda.html COPE irratiko kazetariak egina El nacionalismo es la forma política de neurosis de la compartimentalización. Tú allí y yo aquí. Yo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Aupa Etxebeste!

Atzo Arrasaten izan ginen Aupa Etxebeste! filma ikusten. Guztira sei senide, ama eta Miren alaba barne. Gure amak 45 bat urte eramango zituen zinemara joan barik, eta atzo animatu egin zen gurekin etortzera. Eta gustura irten, gu bezala. Pasarte batzuk … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Aste gogorra

Joan den aste hau gelditu barik ibili naiz, laneko kontuak direla eta. Urriaren erdi aldean Mondragon Unibertsitateak aldizkari bat kaleratuko du, paperezko aldizkari bat, eta ni nabilenez berau koordinatzen, jo eta su tokatu zait ibiltzea: elkarrizketak egiten, datuak jasotzen, artikuluak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Maria Luisaren alaba

Bitxia izan zen. Txoritokian nengoen, ordenagailuan, etxeko neskak Goenkale ikusten ari ziren bitartean. Halako batean, telebistatik zetorren musika erabat aldatu zen, eta jite dramatikoa hartu. Behera jaitsi nintzen berehala, sumatu bainuen une erabakigarria zetorrela. Eta halaxe izan. Maria Luisak neska … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ibarretxerekin berbetan

Atzo gertatu zen, Oñatin. Mondragon Unibertsitatearen ikasturte hasiera egin behar zen Santa Ana aretoan, eta hantxe egokitu zitzaidan, txiripaz, Juan Jose Ibarretxeé_Ibarretxe_Markuartu Euskadiko lehendakariarekin berba egitea. Zertaz hitz egin genuen? Lehendakaria sartu zenean, jende asko hurbildu zitzaion, agintariak batez ere. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Udalatx mendiaren tripan

Larunbat goizean Udalatx mendiaren barrunbean sartu nintzen, 300 bat metro barrura, beste hiru lagunekin batera, Kanpanzar Harrobiko nagusiak gonbidatuta. Eztabaida gune beroa, beraz, nahiz eta hor barruan sekulako haize lasterrak ibili, eta hotzak. Azken urteotan Kanpanzar Harrobiak sekulako haginkada egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 12 iruzkin

Maketo

Tabernaren ertz batean nago, koinatua agurtzeko zain. Nire ondoan, bi gizon nagusi, txikito bana edaten. Euskaraz ari dira. Halako batean hirugarren bat hurbiltzen da, erdalduna, eta zerbait esaten die, adar soinuan. “¡Vete por ahí y déjanos en paz, maketo!”, erantzun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Eguraldia eta mahatsa

Igande gauean oheratu zenean, esan zidan Mirenek: “aita, entzun duzu zelako zaparrada?”. Baietz, nik, gogor ari zuela. “Hori ez da izango, bada, ona mahastientzat”, erantzun berak. Behin irailera iritsita, familia osoa eta lagun asko horrela ari gara pentsatzen, eguraldia neurtzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Besamotz

Zuetariko batzuk konturatuko zineten hiru bat egunean ez dudala ezer idatzi blogean. Ezin izan dut. Ezker besoa, besaburua hobeto esanda, erabat minduta nuen, eta ez nintzen gauza ez lo egiteko, ez janzteko, ez autoa gidatzeko, eta ezta idazteko ere. Orain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin