Etiketaren artxiboa: minbizia

Aspaldiko laguna

Atzo bazkaltzen izan nintzen aspaldiko lagun batekin. Orain dela gutxi ebakuntza egin diote buruan, kentzeko hiru tumor minbizidun. Ordu batean geratuak ginen, eta sartu nintzenean jangelan, une batez zalantza egin nuen bera ote zen gizona, bisera buruan, egunkaria irakurtzen ari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Irailaren 11: hiru urte

Gurutze Irizarrek gogorarazi dit telefonoz gaur bezalako egun batean, orain hiru urte, aurkitu zidatela minbizia. Orduan mundua erori zitzaidan gainera. Baina sei kimioterapia saio, hezur-muinaren transplante bat eta hiru urte igarota, hemen nago oraindik: onik, lanean, eta bizitzaz gozatzen. Mila … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 8 iruzkin

Armstrong

Aspaldiko partez, atzo patxadaz irakurri nuen “El País”:http://www.elpais.es/index.html egunkaria. Astelehena zen, eta sakon irakurri nituen kirolak, niretzat El País baita kirol egunkaririk onena inguru hauetan. Noski, atzokoan Lance Armstrong txapeldunaren azken balentriak orrialde asko bete zituen. Baina denetan artikulu batek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Hasi naiteke ariketa egiten

Urtebetez galtza berezi bat jantzi behar izan dut ezker hankan, tronbosiaren ondorioz. Herenegun, baina, medikuak esan zidan kentzeko galtza hori, eta nahi izanez gero, hasteko ariketa fisikoa egiten, poliki-poliki. Horiek izan ziren ondoriorik behinenak ospitalera egindako bisitatik. Beraz, 11 hilabete … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 9 iruzkin

Larrimina

Atzo ospitalean egin nuen denbora dezente, bi kontrol nituen-eta Galdakaon egiteko: kardiologian lehendabizi, eta hematologian gero. Itxaron gelan sartu nintzenean, kardiologian, eseri eta irakurtzen hasi nintzen, eguneko Berria. Itxaron gela, beteta. Halako batean, emakume bat jarri zen nire eskuinean, hola, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Alicia

Zeresan handia ematen ari da Alicia gaztea AEBetan. Minbizi arraro bat antzeman ziotenetik, bere gaixotasunaren gaineko kronikak idazten ari da San Francisco Chronicle egunkarian, non lehendik ere lanean ari baitzen, bekadun gisa. Alicia Rose Parlettek 23 urte ditu, eta orain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Kamil eta Jonmikel

Jonmikel Intsaustiren mezu bat jaso dut Poloniatik, Wroclaw hirian baitago, Fagorren fabrika batean. Orain bost urte Londresen ezagutu genuen elkar, Institute of Basque Studies erakundeak eratutako euskal aste batean, artean bera Errioxako Unibertsitatean zebilela, eta ni Goienan. Jonmikelek dio orain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Dena doa ondo

Atzo Valdecillako ospitalean izan ginen, kontsulta eguna genuen-eta. Jendez lepo zegoen ospitalea, eta baita Hematologia saila ere. Medikuak hartu gintuenean, ustekabe txiki bat izan genuen, eta, zorionez, horretan geratu zen. Bi frogaren emaitzak eraman genituen guk Galdakaotik: PET delakoa, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 7 iruzkin

Almut

Ivan Noble kazetaria iragan otsailean hil zen, minbiziak jota, ia bi urtez bere gaixotasunaren gorabeherak blog batean idatzita. Blog hartan, inoiz ez zituen aipatu izenez bere familiako kideak. Orain, berriz, BBCk haren liburua atera duenean, Ivanen emazteak idatzi egin du … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Agur, Remei

Mirenek esan zidan, etxera sartu baino ez: “aita, Remei hil da!” Zur eta lur geratu nintzen. Banekien azken aldian makal zebilela, oso argalduta, eta oraindik ospitalean, baina ez nuen espero horrelakorik. Josu etorri zitzaidan gogora, senarra, eta Andrea eta Amaia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina