Etiketaren artxiboa: minbizia

Baimena urtebeterako

Atzo gutun bat jaso nuen Valdecillako Ospitaletik, Santandertik. Pozik nago hark ekarritako berriekin. Halaxe dio: En la valoración realizada destaca que presenta un quimerismo 100% del donante. No hay otros hallazgos dignos de mención. Próximo control, dentro de 1 año, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 15 iruzkin

Txernobil gogoan

Egun hartan bero egiten zuen, eta erabaki nuen lasterka egitea elastikorik gabe. Kibutza utzi eta basamortuan barneratu nintzen, beduinoen herriskaraino. Kibutzera bidean, ordea, euriak harrapatu ninduen. Biharamonean irakurri nuen The Jerusalem Post egunkarian Israelen bezperan egindako euria erradiaktiboa izan zitekeela, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Gidabaimena beste hiru urterako

Atzo lehen opor eguna aprobetxatu nuen gida baimena berrizteko. Hiru urterako berritu didate, esan zidaten-eta hamar urte igaro behar direla “remisión completa” aitortu zidatenetik. Hiru igaro dira, beraz, 2013a arte hiru urtez behin berrituko didate gidabaimena. Egia esan, berdin dit … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Ospitalea eta zezen plaza

Nire gelatik bi ikuskizun nituen nabarmen: Santanderko badia eta zezen plaza. Lehena alderik alde agertzen zitzaidan. Bigarrena, bideaz bestaldean. Valdecillako ospitalean egin nuen denboran, hantxe egongo ziren, eguneroko ikuskizun. Jaiak ziren Santanderren, eta, lehen egunetan, gela normal batean nengoela, entzun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Esan ala ez esan

Denok ez dugu berdin erantzuten gaixotasunaren aurreran. Begira zer egin zuen bikote batek orain bost bat urte, emazteari, medikua bera, aurkitu ziotenean minbizi mota bat. Hiru seme-alaba zeuzkaten, eta erabaki zuten ezer ez esatea inori, ez haurrei, ez eta ezagunei … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Urtebete

Atzo urtebete aurkeztu genuen nire liburua Donostian eta Arrasaten. Eta atzo urtebete aurkeztu genuen blog hau Goiena.net blog komunitatean, Faroa izan baitzen lehen bloga komunitate horretan. Harrezkero liburuak agortu du lehen edizioa, eta Goiena.net bera ere komunitate oparoa bihurtu da. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 6 iruzkin

Neskatila adoretsua

Ni gaixotu nintzen garaian bera ere gaixotu egin zen, minbiziak jota. Ebakuntza gogorra egin zioten, eta kimio saio luzeak. Hori guztia zazpi bat urterekin. Azken aldian ondo zebilen, pozik eta pisua berreskuratuta, baita oreka ere, denbora luzean erren egiten baitzuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Gorriuneak

Atzo Galdakaon izan nintzen, ospitalean. Aurrez ez nuen hitzordurik, baina nola azken astean-edo gorriuneak azaldu zaizkidan gorputzean, hara joan nintzen, medikuak eskatuta, ikusteko zerk eraginda izan zitezkeen gorriuneok. Lasai itzuli nintzen, denak kontrolpean dirudi-eta. Dagoeneko bi urte izango dira prednisona … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Arrate Plazaola

Gaur goizean Euskadi Irratian hitz egin dut eta, Itsaso Peñarekin batera, tarte batean osatu dut Faktoria saioak Arrate Plazaola medikuari egin dion elkarrizketa, zeren eta gaur Minbiziaren kontrako nazioarteko eguna baita. Niretzat pribilegio bat izan da une batez irratia partekatzea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Jostailu hautsiak

“Eta zu nola sentitzen zara horrelako erantzun bat jasota? Lur jota egongo zara, ezta?” Lankide batek baino gehiagok egin zidan galdera hori herenegun, jakin zutenean Lagun Arok ez nauela onartu mutualistatzat, nire osasuna dela eta. Atxikimendu eta elkartasun beroa jaso … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1