Esan ala ez esan

Denok ez dugu berdin erantzuten gaixotasunaren aurreran. Begira zer egin zuen bikote batek orain bost bat urte, emazteari, medikua bera, aurkitu ziotenean minbizi mota bat. Hiru seme-alaba zeuzkaten, eta erabaki zuten ezer ez esatea inori, ez haurrei, ez eta ezagunei ere. Batzuetan, jakina, komeriak, batez ere kimioa hartzetik bueltan, gaixoak botagura zeukanean, eta ahul sentitzen zenean. Kontua da gaixoaldian ez zutela txintik ere esan. Seme-alabek geroago jakin dute amak minbizia izan zuela.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 Responses to Esan ala ez esan

  1. egilea: Nahikari

    Norberak erabaki behar du zer egin: nori esan eta nori ez. Seme-alabak oso gazteak izango ziren, bestela ezinezkoa ikusten dut.

    Amaren kasua bizitzen nago, saiatu izan da nire aitite eta amomaren aurrean disimulatzen, baina konturatu dira.

    Ondokoak ez sufritzeko era bat izan daiteke, baina, nire ustez, ez dakit egokiena den.

    Baina lehen esan dudana, bakoitza libre da egiteko nahi duena.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Arrazoi duzu, Nahikari: bakoitza libre da nahi duena egiteko, esateko nahiz isiltzeko. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude