Etiketaren artxiboa: medikuak esan dit

Blogari baten erantzunak

Joan den larunbatean berandu ireki nuen posta elektronikoa. Iñigo Bilbao kazetariaren mezu bat nuen, biharamonean Berria egunkarian erreportaje bat egin nahi zuela euskal blogarion gainean, eta ea erantzungo nizkion galdera batzuei. Erantzun nion, baina berandu zen. Ordurako egunkaria eginda zegoen-eta. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Círculo de Lectores

Atzo Xabier Mendiguren Elizegik deitu zidan, Elkar argitaletxeko editoreak. Esan zidanez, “Círculo de Lectores”:http://www.circulo.es/Contenido/Libros/Libros.asp elkarteak nire liburua aukeratu du bere aldizkarian eskaintzeko Euskal Herriko irakurleei. Antza denez, aldizkariak orrialde bat izaten du euskarazko liburuen berri emateko, eta hor joango omen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 5 iruzkin

Agortu da liburuaren lehen argitalpena

Merkatuan ia zortzi hilabete eginda, nire liburuak, Medikuak esan dit minbizia dudala, 1.500 ale saldu ditu. Hori dela eta, Elkar argitaletxeak bigarren argitalpena egin du urrian bertan. Pozik nago berri horrekin, liburu hori zail samarra baita ondo saltzeko. Izan ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 9 iruzkin

Berria

Atzo Andoainen izan ginen, Berria egunkariaren egoitzan, Ikus-entzunezko Komunikazioa karreraren berri ematen, eta egunkaria bera bisitatzen. Harrituta geratu nintzen, zein ondo dagoen dena han: eraikina bera, sarrera, bulegoak eta erredakzioa. Dena bikain antolatua eta ezin txukunago. Lan giroa ere, ona … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

8.515

Larunbatean 8.515 kilo mahats jaso zituzten Mikelek eta Fatimak Esteñibarren, Elorrion, iazko kopurua halako bi. Eta mahatsa bera, inoiz baino osasuntsuagoa. Biltzea amaituta, euria eta jaia hasi ziren, baita niretzat ere, nahiz eta etxean geratua nintzen, beherakoa osatzen. Gogorra da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Azalaren indarra

Lehen aldiz jakin dut baten batek erosi duela nire liburua portadagatik. Eta poztu egin naiz, ahalegin handia egin genuelako portadarekin. Batetik, nahi nuen liburuaren azalak garbi adieraztea liburuaren mamia minbiziarekin zegoela lotuta. Horretarako hautatu nuen izenburua, Medikuak esan dit minbizia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Isidra Bernes

Gure amak 88 urte ditu, eta birritan irakurri du bere semearen liburua. Ulertzekoa, bera ere parte delako historia horretan, bere seme-alabekin batera. Baina asteburu honetan, Elorrion nengoela, amama bat etorri zitzaidan, Isidra Bernes, 80 urtekoa, eta esan zidan liburua irakurri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Gazteak eta ausartak

Aurreko batean Joseanek eskatu zidan ea sinatuko nion nire liburu bat bere alabari, hamabost bat urtekoa. Irakurketa aukeratu behar-eta institutuan, eta nire liburua hautatu zuen, lehendik ere irakurria baitzuen zerbait Sustatun. Pozik sinatu nion, jakina, are gehiago adin horretakoa izanda, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Txurdinagan ere, gozo-gozo

Atzo egin nuen liburuaren azken aurkezpena. Berezia zen niretzat, irakurle talde batek deituta nindoan eta. Iritsi baino ez, hantxe nuen Aritza, kultura eragile eta gidari aparta. Jende gutxi etorri zen aurkezpenera, sei lagun, baina, ordainetan, oso giro hurbila sortu zen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Galde-eskeak

Joan den astean sei galdera jaso nituen Berria egunkaritik, egunean bat, eta nik txintxo-txintxo erantzun Galde-eskeak atalean argitaratzeko. Berriaren edizio elektronikoan ezin zirenez ikusi, hona dakartzat, sarean ere ager daitezen. Medikuak esan dit minbizia dudala kronika osatuta, hasierara jo eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1