Etiketaren artxiboa: komunikazioa

Mariano Ferrer, Radio Euskadin

Astelehen gauean ohera joan aurretik, haginak garbitu bitartean, irratia piztu eta, hara non, Ganbara irratsaioan Mariano Ferrer kazetariaren ahotsa entzun nuen, Radio Euskadin. Irratsaioa bukatzear zegoen, baina bi ahots, behintzat, ezagutu nituen: Marianorena, eta Jose Felix Azurmendirena. Antza denez, Mariano … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Intxaurrak eta oharra

Ramon eta biok anaiak gara, bera hirugarrena eta ni laugarrena. Gu ere desberdinak gara, oso, beste neba-arreba asko bezala. Bera, Ramon, izugarri ondo moldatzen da margotzen, eta orain hamar bat urte hasi zenetik, oso lan politak egin ditu langintza horretan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Hiritar kazetaritza gurean

Oraindik ezin orokorrean hitz egin, baina teknologia digitala gero eta berriemaile gehiago ari da sortzen gure artean. Atzo oso garbi ikusi nuen CNN telebistan, Katrina urakana zela eta, jende askok argazkiak eta bideoak bidali baitzituen, bakoitza bere inguruaren lekuko. Baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Katrina

Atzo arratsaldean aukera izan nuen Katrina urakanaren berri jarraitzeko CNN telebistan. New Orleansen jaikitzen ari zirenean, jo eta su ari ziren telebistako kazetariak ekaitzaren berri ematen. Egia esan, kalean ari zirenak gehiago ari ziren irratia egiten, telebista baino, konexioetan beti … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Folksonomia

Lehenengo del.icio.us atera zen. Gero, Flickr. Eta orain Tagzania. Azken honetaz beste egun batean hitz egingo dut, Euskal Herriko enpresa batek sortu baitu, CodeSyntaxek, eta dagoeneko hautsak harrotu baititu Interneten. Kontua da hirurek lan egiten dutela etiketak erabilita, eta horien … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Albiste bat hankaz gora

Atzo zen espaziora joatekoa Discovery transbordadorea, baina azken orduan, atzeratu egin zen haren jaurtiketa. Hori esateko, ETB2k esan zigun ia bi minutuko albiste batean, orain bi urte eta erdi Columbia transbordadorea txiki-txiki egin zela Lurraren orbitan sartu zenean. Eta gero … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Internet eta idazkuntza, etsaiak?

Luistxo Fernandezen blogean irakurri nuen nola Joan Mari Irigoien idazle finak adierazpen batzuk egin zituen DV egunkarian, eta hor ondorengo hau esaten zuen: Lo mío es escribir, pero tenemos grandes enemigos como Internet o las nuevas tecnologías, que sin duda, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Maite Artola

Atzo ikusi nuen, lehen aldiz, nolakoa den Maite Artola kazetaria. Telebistan. Rikardo Arregi Kazetaritza sarien berri ematen ari zirela. Izan ere, askotan entzun dut haren ahotsa, eta uste dut edozein tokitan ezagutuko nukeela, baina haren aurpegia inoiz ikusi barik nengoen. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Vaporware

Baten batek zerbait oinarririk gabea agintzen duenean, esaten dugu kea ari dela saltzen. Informatikan antzeko zerbait adierazteko vaporware hitza asmatu zuten. Vaporware lotuta dago software eta hardware hitzekin, eta atzizki bera du, baina hor hitz erabakigarria vapor da, lurruna, zeina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Pokastina, inoiz baino errazago

Joan den hilean Steve Jobsek agindu zuen Applek laster eskainiko zuela pokastina iTunes programan, eta baita enpresa horren ipotxetan ere, hau da, musika jogailuetan. Esan eta egin: atzoz gero iTunes programak eta iPod jogailuak posible egiten dute, inoiz baino errazago, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina